Rubjerg Knude itsasargia
Rubjerg Knude (danieraz: 'Rubjerg Knude Fyr') Danimarkako itsasargi abandonatua da. Vendsyssel-Thy uhartean dago, Lønstrup eta Løkken herrien artean, Hjørring udalerrian. 1899an eraikia, hondarraren zamaketak haren inguruan duna handi bat sortu zuen eta, ondorioz, itsasargiak haren funtzioa ezin zuen bete.[1]
Rubjerg Knude itsasargia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Udalerria | Hjørring Municipality |
Ur-masa | Ipar itsasoa eta Jammerbugt |
Koordenatuak | 57°26′56″N 9°46′32″E / 57.449°N 9.7755°E |
Historia eta erabilera | |
Structure relocation | 2019ko abuztuaren 14a - |
Itsasargia | |
Altuera fokala | 90 m |
Argiaren ezaugarriak | Fl(1+2) W 30s |
Katalogoak |
|
Zerbitzu amaiera | 831UTCThu, 1 Aug 1968 :00:00 +00008amOstegunaOsteguna008k |
Historia
aldatu1899an eraiki zuten muino baten goialdean, itsasoaren mailatik 60 bat metrora. Itsasontziek 40 kilometroko distantziatik antzematen zuten argia. Ekaitzek hondarra pilatu zuten itsasargiaren aurrean, eta 1968an haren argia itsasotik ez zen gehiago ikusten. Itsasargiak museo gisa funtzionatu zuen 2002. urtera arte. Urte horretan, dunak erantsitako eraikinetako batzuk lurperatu zituen, baina itsasargia ez da inoiz hondarrak lurperatu. Duna urteekin lautuz doa eta ipar-ekialderantz mugitzen ari da, baina oraindik 90 eta 100 metro arteko altuera du. 2019an, lan korapilatsu bat egin zen itsasargia salbatzeko.[2]
Iruditegia
aldatu-
Itsasargia 1912an.
-
Itsasargia dunen inguratuta.
-
Itsasargia 2018an.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Danieraz):Itsasargia leku berriaren bideoa.