Roswell afera edota Roswellgo OHEren gertaera (ingelesez Roswell UFO incident), 1947ko uztailean, AEBetako Mexiko Berria estatuko Roswell udalerriaren inguruko arrantxo baten lursailetan jazotako ustezko estralurtar espaziontzi baten talka edo istripua da. Gertaera hau ufologia modernoaren hastapen edo mugarritzat jo ohi da, eta berari buruzko eztabaida, konspirazio-teoria, gogoeta eta hika-mikak piztu ditu, nagusiki talka egin zuen objetua espaziontzi bat ote zen, alegia, Objektu Hegalari Ezezaguna, eta haren barnean estralurtarrak ote zeuden.

1947ko gertaerari buruz berri ematen duen egunkari bateko artikulua.

1990eko hamarkadan, AEBetako Armadak gertaerari buruzko bi txosten ezagutzera eman zituen: hauetan, talka egin zuen objetua Mogul proiektuaren frogetan erabilitako globo bat zela baieztatzen zen. Dena den, Roswell proiektuak herri kulturan ohiartzun handia duen gertaera izaten jarraitzen du, nagusiki konspirazio-teorien eta ufologia zaletuen artean.

Aferari buruzko liburu, txosten, artikulu eta dokumental zenbaezinak argitaratu dira, ufologia edota misterioa gaitzat duten film eta telesailetan ere aipatua da.

Ikus gainera

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
33°58.1′N 105°14.6′W / 33.9683°N 105.2433°W / 33.9683; -105.2433