Mogul proiektua 1947an hastapena eman zitzaion sekretu goreneko estatubatuar proiektu bat izan zen. Garaiera handietara igo zitezkeen globoak erabiliz Sobietar Batasuneko froga nuklearrei buruzko informazioa bereganatu nahi zen, leherketek eragindako soinuen entzuketaren bitartez. Proiektua James Peoples doktoreak zuzendu zuen, Albert P. Crary doktorearen laguntzaz.

Sobietar Batasunak bere lehenbiziko bonba nuklearra lehertarazi aurretik proiektua bertan behera laga zen. Halere, 1990eko hamarkadararte proiektua erabateko sekretpean mantendu zen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu