Rosa Aguilar Chinea

informatikaria eta La Laguna Unibertsitateko errektorea

Rosa María Aguilar Chinea (Arure, Gomera, 1970) informatikaria da, eta Sistemen Ingeniaritzako eta Automatikako katedraduna 2015etik. 2019ko maiatzetik La Lagunako Unibertsitateko errektorea da eta 2022an Kanarietako Urrezko Domina jaso zuen.[1]

Rosa Aguilar Chinea

errektore


ordezkari

Bizitza
JaiotzaQ28040648 Itzuli, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaLas Palmas Kanaria Handiko Unibertsitatea
La Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Enplegatzailea(k)La Lagunako Unibertsitatea
Behean ezkerretik hasita: Soledad Murillo, Berdintasunerako Estatu Idazkaria eta sei errektore: María Vicenta Mestre (Valentziako Unibertsitatea), Pilar Aranda Ramírez (Granadako Unibertsitatea) etaEva Alcón (Universitat Jaume I). Atzean: María José Figueras (Rovira i Virgili Unibertsitatea), María Antonia Peña (Huelvako Unibertsitatea) eta Rosa Aguilar Chinea (La Lagunako Unibertsitatea)

Ibilbidea

aldatu

Arure herrian jaio zen, Gomeran, Valle Gran Rey izeneko bailaran. Tenerifen oso txikia zenetik bizi izan zen. 1993an Kanaria Handiko Las Palmas Unibertsitatean Informatikan lizentziatu zen eta 1998an Informatikan, Sistemen Ingeniaritzan eta Automatikan doktorea da La Lagunako Unibertsitatean. 1993an ekin zion irakaskuntzari unibertsitate horretan, eta 2015etik Sistemen Ingeniaritzako eta Automatikako katedraduna da.[2]

Ikerketa

aldatu

Hainbat lerrotan (kontrola, simulazioa, hezkuntza, etab.) hasi zituen ikerketak ordenagailuen eta kontrolaren taldean, eta, doktore-tesiaren ondorioz, sistema diskretuei eta datu-analisiari buruzko ikerketa-ildo berri baten buru da. 2019an, errektore kargua hartu zuen. Proiektu aktiboak hauexek dira: Energia berriztagarriak ITERrekin, turismoa ULPGCrekin lankidetzan, eta bioingeniaritza, zehazki Espektro autisten nahasmenduan, La Lagunako Unibertsitateko neurofisiologoekin.[2]

Lehiakorrak diren 20 ikerketa-proiektutan baino gehiagotan parte hartu du, horietako hirutan ikertzaile nagusi gisa, eta antzeko transferentzia-proiektuetan enpresekin. 40 artikulu baino gehiago argitaratu ditu estatuko eta nazioarteko aldizkarietan; horietako 30 JCRn indexatuta daude, eta horietatik 10 lehen kuartilean. Bestalde 60 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan.[2]

Unibertsitateko kudeaketa

aldatu

2009tik 2015era La Lagunako Unibertsitateko Informazio Teknologia eta Unibertsitate Zerbitzuetako errektoreordea izan zen. 2019ko maiatzean, La Lagunako Unibertsitateko errektore hautatu zuten bigarren itzulian, botoen %63,6rekin; Gloria Rojas aurkariak, berriz, %36,4 lortu zuen, eta Antonio Martinón ordezkatu zuen.[3] Unibertsitate horreetako bigarren emakumea izan da. Lehena María Luisa Tejedor izan zen, Edafologiako eta Nekazaritzako Kimikako katedraduna.

2019ko urrian, Aguilarrek Unibertsitaterako gobernu plan bat aurkeztu zuen, lau urtetan garatu beharreko 300 neurrirekin.[4] Unibertsitateko arazo garrantzitsuenen artean, aurrekonturik eza eta belaunaldi-erreleboa zeudela uste zuen.[5]

Bere agintaldian, La Lagunako Unibertsitateak COVID-19 pandemia jasan zuen, eta horrek murrizketa handiak ekarri zituen ikasgeletan, materialetan eta gainerako zerbitzuetan sartzeko. 2020ko abuztuan, La Lagunako Unibertsitateak plan xehakatua bidali zion Kalitatea Ebaluatzeko Agentzia Nazionalari, irakaskuntza-jarduera garatzeko agertoki desberdinekin.[6] Bertan, ahal zen bitartean ahalik eta aurrez aurreko klase gehien ematea planteatzen zen, neurri higieniko-sanitarioak eta ikasgeletan sartzea eragotziko zukeen konfinamendu berri baten kasuan irakaskuntzarekin jarraitzeko mekanismoak kontuan hartuta. Erakundeen laguntzarako hainbat plan ere jarri ziren abian.[6] Besteak beste, digitalizazio eta eten digitalerako plana, ikasle, irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileen beharrei erantzuteko. Hala, erakundeak zera adierazi zuen, 375 ordenagailu eramangarri, 48 web-kamera eta Interneteko 390 konexio eman zirela 2019-2020 ikasturtearen amaierako alarma-egoeran; eta 2020-2021 ikasturtean 300 ordenagailu eskainiko zirela.[7][8] La Lagunako Unibertsitateak ere jakinarazi zuen 20.000 PCR egingo zirela unibertsitate-komunitate osoari zuzendutako bahetze-programa batean.[9] Probak Kanarietako Gaixotasun Tropikalen eta Osasun Publikoaren Institutuak egitekoak ziren, eta Carlos III.a Osasun Institutuak baliozkotu zuen, COVIDeko probak egiteko baimena zuten zentro nazionaletako bat baita.

2020ko azaroaren 9tik 10erako gauean, 17 ikaslek gaua eman zuten Unibertsitateko errektoretzaren eraikinean, errektorearen dimisioa eskatzeko.[10] Tenerifeko Ikasleen Plataformak gau horretan eman zuen manifestuaren arabera, ikasleek eskatu zuten 'Bigarren matrikulen eta Indar Armatuek unibertsitate-espazioen inbasioaren erantzule egin zitezela'. Erantzun gisa, La Lagunako Unibertsitateak adierazi zuen La Lagunako Udalari lekua eman ziotela Segurtasun eta Turismoko Kongresu bat egiteko, baina 'ez zela ezagutzen ekitaldiaren izaera', eta azaroaren 3an 'txakurtxoak eta maniobrak 17:00etatik aurrera' espero zituztela, eraikin baten erorketaren simulazioa izango zelakoan.[10] Erakusketa horren ondorioz, ikasle talde batek azaroaren 3an bertan kontzentrazio bat deitu zuen, eta 2 lagun atxilotuak izan ziren.[11] Bertan zeuden ikasleek 'polizia-karga bortitza' adierazi zuten, eta Aguilarrek poliziaren jarduna gaitzetsi egin zuen, eta espazioak lagatzeko protokoloa berrikusteko konpromisoa hartu zuen, nahiz eta, egiazki, ez zen irregulartasunik izan ekitaldi hori onartzean, Juan Manuel Plasencia Mendoza Unibertsitateko gerenteak berak sinatu baitzuen, paperek adierazten duten bezala.[11][12][13][14] Hala ere, gertaera horien ondorioz, kontzentrazioa egin zen La Lagunako Unibertsitateko errektoretzaren atean, azaroaren 9an, astelehena, 13:00etan, eta, gero, eraikina okupatu egin zen gaua pasatzeko.[10]

Azaroaren 12an, La Lagunako Unibertsitateak salatu zuen hogeita hamar bat lagunek Errektoretzaren eraikina hartu zutela azaroaren 9ko gauaz geroztik eraikinean lo egiten zutenekin bat egiteko.[15] Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak ekintza gaitzetsi egin zuen, eta La Lagunako Unibertsitateak jakinarazpen batean salatu zuen 'kontzentratu asko ez zirela unibertsitate-komunitateko kide', eta ohartarazi zuen ez zela konponbiderik egongo 'eraikina aldez aurretik hustu gabe; izan ere, ez ziren betetzen ari osasun-agintariek ezartzen dituzten gizarte-urruntzeko arauak, eta, beraz, kutsatzeko arrisku nabarmena zegoen'.[16][15] Azaroaren 13an, 'erantzukizuneko' entzierroa utzi zuten, Kanariar Uharteetako Gobernuak kutsadurak murrizteko hartutako neurrien ondorioz, Tenerifeko Ikasleen Plataformaren jakinarazpen baten arabera.[17]

La Lagunako Unibertsitateko kontzentrazioak, Aguilarren ustez, irailean hasi zen 'izen ona galtzeko kanpaina' baten ondorio izan ziren, kontrako ahotsek 'emakumeen lidergoa ahuleziatzat jotzen zuten' eta kanpaina hori Kanarietako Parlamentura iritsi zen. Kanpaina horretan, unibertsitate pribatu gehiagok uhartean 'ateak irekitzeko' aukera eztabaidatu zen, eta hori bidegabekeria litzateke unibertsitatearentzat.[18]

Ohoreak eta goraipamenak

aldatu
  • (2022) Kanarietako Urrezko Domina.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «La rectora de la ULL, Rosa Aguilar, Medalla de Oro de Canarias» ULL - Noticias 2022-05-05.
  2. a b c «Rosa Aguilar Chinea, la nueva rectora de la Universidad de La Laguna, procede de La Gomera» GomeraToday 29 de mayo de 2019.
  3. Gutiérrez, Juan Jesús. (29 de mayo de 2019). «Rosa Aguilar, nueva rectora de la Universidad de La Laguna» Diario de Avisos.
  4. «La gomera Rosa Aguilar idea todo un ejemplo de transparencia para una institución pública como es La Universidad de La Laguna» GomeraToday 3 de octubre de 2019.[Betiko hautsitako esteka]
  5. Caraballo, Adison Daniel Pérez. «El problema generacional de la ULL» atlanticohoy.com.[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b La Universidad de La Laguna envía a la ANECA su plan de contingencia para el próximo curso. .
  7. La ULL presta 375 ordenadores, 390 conexiones a internet y 48 webcams. 18/05/2020.
  8. La ULL prestará más de 300 ordenadores a su alumnado durante todo el curso. .
  9. Europa Press. (14/10/2020). La ULL hará 20.000 PCR para detectar casos de covid-19 en la universidad. .
  10. a b c Domínguez Torres, Andrea. (10/11/2020). Un grupo de estudiantes de la ULL pasa la noche en la Universidad para pedir la dimisión de la rectora. .
  11. a b Ahora, Tenerife. (2020-11-04). «Dos detenidos y denuncias por la carga policial tras una protesta de estudiantes en la Universidad de La Laguna por una exhibición militar» ElDiario.es.
  12. «Dos detenidos tras una protesta estudiantil por la exhibición policial y militar en la ULL» RTVC.
  13. «Un documento oficial pone en entredicho la versión de la Universidad de La Laguna sobre los altercados en Bellas Artes» eldiario.es.
  14. «La ULL revisará su protocolo de cesión de espacios tras los disturbios en Bellas Artes» www.efe.com.
  15. a b Torres, Andrea Domínguez. (2020-11-12). «Una treintena de jóvenes asalta el Rectorado de la Universidad de La Laguna» ElDiario.es.
  16. Condena del asalto al Rectorado de la Universidad de La Laguna – CRUE. .
  17. Press, Europa. (2020-11-13). «Los estudiantes abandonan el encierro del Rectorado de la ULL y esperan "diálogo" con Rosa Aguilar» www.europapress.es.
  18. Ginovés, Patricia. (2020-11-21). «La rectora denuncia una campaña de descrédito a favor de la privada» eldia.es.

Kanpo estekak

aldatu