Gezi Gorria, Tolkienen legendariumeko objektu bat da, eta Eraztunen Jauna eleberrian agertzen da. Gondorrek, bere aliatuei, laguntza behar zuenean laguntza eskatzeko zuen modua zen. Geziaren gorputza, beltza zen, eta, lemak, altzairuzkoak. Izen hau, bere muturrean, zeinu gorri bat zuelako hartzen zuen, egoeraren larritasuna frogatzeko. Gezia, orkoen azkonen antzerakoa zen.

Lehen aldiz, Borondir Gondorrekoa eta beste bost mezulari, Anduinetik iparraldera, antzinako aliatu ziren Eotheoden bila joan zirenean agertzen da, euren herrialdea Gizaki Olibaxka edo Ekialdetarren inbasiopean zegoenean, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2519. urtean. Borondir, mezulari hauetatik, bizirik geratu zen bakarra izan zen, eta Eotheodtarren errege zen Eorli aurkeztu zion gezia.

Ondoren, Rohani laguntza eskatzeko modua izan zen, Eorlen Zinaren ondoren. Hirgonek aurkeztu zuen, Eraztunaren Gerran, Theodenek Rohirrimak bildu eta Pelennorreko Zelaietako guduan gidatzea lortuz.

Ez da ezagutzen gezia nondik irten zen, litekeena da Gondorreko ohitura zahar bat izatea euren aliatuak hala deitzea, baina, beste aukera bat, Borondirrek, benetan, orkoen gezi bat hartu izana da, Eotheodi aurkezteko, honela, mezuaren larritasuna frogatuz.

Peter Jacksonen egokitzean, gezi hau ez da agertzen, baina bai Gondorreko Sutzarrak, antzerako funtzio bat dutenak, Ered Nimraiseko mendirik garaienak zeharkatuz eta larrialdietan piztuz.