Rodrygo Goes

futbolari brasildarra


Rodrygo Silva da Goes, Rodrygo Goes izenez ezagututakoa (Osasco, São Paulo, 2001eko urtarrilaren 9a) brasildar nazionala da eta aurrelariz jolasten dau Real Madrid Club de Futbol taldean. Espainako lehen mailan jolasten dau 2019-20 denboralditik aurrera.[1]

Rodrygo Goes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRodrygo Silva de Goes
JaiotzaOsasco2001eko urtarrilaren 9a (23 urte)
Herrialdea Brasil
 Espainia  (2022ko urriaren 28a -
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Hezkuntza
HizkuntzakBrasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Santos Futebol Clube2017 / 2019
Real Madril2019 /
 
Pisua63 kilogramo
Altuera1,74 metro

IMDB: nm10886198 Facebook: rodrygogoes Twitter: rodrygogoes Instagram: rodrygogoes TikTok: rodrygogoes UEFA: 250132829 Edit the value on Wikidata

Munduko jokalari onenaren Golden Boy sarirako izendatu zuten 2019an eta 2020an.[2][3]

Kirol ibilbidea aldatu

Santos aldatu

Rodrygo 2011an Santos taldera sartu zan 10 urte zituenean. 2017ko martxoan Dorival Júnior entrenatzaileak deitu zuen lehen taldearekin entrenamenduetan parte hartzeko. 2017ko uztailaren 21ean, Rodrygok bere lehen kontratu profesionala sinatu zuen Santosekin, bost urteko kontratua adostu eban[4]. 2018ko urtarrilaren 25ean, bere lehen gola sartu zuen. Santoseko jokalaririk gazteena bihurtu zan Copa Libertadores lehiaketan agertzen[5].

Real Madrid aldatu

2018ko ekainean, Santos klubak eta Real Madrid Club de Futbol akordio bat lortu zuten Rodrygo 2019-20 denboralditik aurrera Real Madrid Club de Futbol kluban jolastea. Rodrygoren transferentzia Real Madrid Club de Futbol klubera 45 milioi euro kostu eban[6]. Irailaren amaieran eta filialarekin jokatutako partida bakarrarekin, debuta egin eta lehen taldearekin eta bere lehenengo gola sartu zuen Santiago Bernabeu estadioan. Klubaren historian gol bat sartu duen hirugarren jokalaririk gazteena izan zen, 18 urte eta 259 egun eukan.

Kirol lorpenak aldatu

Titulu Nazionalak aldatu

Nazioarteko tituluak aldatu

  • Rodrygok, Champions Leaguea irabazi eban Real Madrid Club de Futbol taldeagaz 2022. urtean.

Estatistikak aldatu

  • 2017ko denboraldian Santos taldearekin, Rodrygok 2 partidu jolastu zituen.
  • 2018ko denboraldian Santos taldearekin, Rodrygok 58 partidu jolastu zituen eta 12 gol eta 4 asistentzia eman ebazan.
  • 2019ko denboraldian Santos taldearekin, Rodrygok 20 partidu jolastu zituen eta 5 gol eta 4 asistentzia eman ebazan.
  • 2019-20ko denboraldian Real Madrid Castilla taldearekin, Rodrygok 3 partidu julastu zituen eta 2 gol sartu ebazan[7].
  • 2019-20ko denboraldian Real Madrid taldearekin, Rodrygok 26 partidu jolastu zituen eta 7 gol eta 3 asistentzia eman eban[7].
  • 2020-21ko denboraldian Real Madrid taldearekin, Rodrygok 33 partidu jolastu zituen eta 2 gol eta 8 asistentzia eman eban[8].
  • 2021-22ko denboraldian Real Madrid taldearekin, Rodrygok 49 partidu jolastu zituen eta 9 gol eta 9 asistentzia eman eban[9].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Rodrygo Goes | Delantero Primer Equipo | Web oficial Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Vinicius Jr. y Rodrygo, finalistas al Golden Boy 2019 | Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Vinicius Jr. y Rodrygo, finalistas al Golden Boy 2020 | Real Madrid CF» Real Madrid C.F. - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Portugesez) Rodrygo, revelação da base, assina o primeiro contrato profissional com o Santos FC – Santos Futebol Clube. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. «Rodrygo é o mais novo a jogar Libertadores na história do Santos - Gazeta Esportiva» www.gazetaesportiva.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Real Madrid: El Madrid cierra el fichaje de Rodrygo» Marca.com 2018-06-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Rodrygo - Rendimiento 19/20 (Vista en detalle)» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  8. (Gaztelaniaz) «Rodrygo - Rendimiento 20/21 (Vista en detalle)» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  9. (Gaztelaniaz) «Rodrygo - Rendimiento 21/22 (Vista en detalle)» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).

Kanpo estekak aldatu