Rodopeko poni
Rodopeko ponia, grezieraz rodopi, edo Traziako ponia, Greziako bertako zaldi arraza bat da[1]. Mugan mugan kokatzen denez, arraza Bulgarian ere hedatuta dago. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik zaldi arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen da. Arraza nahiko ezezaguna da eta ez dago ofizialki onartuta.
Rodopeko ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() ![]() |
Sinonimoak | Traziako ponia |
Arrazaren banaketa eta egoeraAldatu
Zabalpen txikiko arraza da, gaur egun 1000 abelburu inguru geratzen dira denera. Zaldi hauen hedapen gune nagusia Traziako Rodope mendietan eta Xánthin dira. Bertan 100 Rodopeko poni inguru bizi dira.