Ireki menu nagusia


Robert Norton Noyce (Burlington, Iowa, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko abenduaren 12aAustin, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko ekainaren 3a), “Silicon alkatea” ezizenarekin ezaguna den ingeniari estatubatuarra, 1957. urtean Fairchild Semiconductor eta 1968. urtean Intel Corporation erakundeen sortzaileetako bat izan zen. Ordenagailu pertsonalen iraultza piztu zuen zirkuitu integratu edo mikrotxiparen asmakuntzarekin (Jack Kilby-ren laguntzarekin).

Robert Norton Noyce
Robert Noyce with Motherboard 1959.png
Bizitza
Jaiotza Burlington1927ko abenduaren  12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Austin1990eko ekainaren  3a (62 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Ralph Brewster Noyce
Ama Harriet May Norton
Ezkontidea(k) Elizabeth Noyce  (1953 -  1974)
Ann Schmeltz Bowers  (1974-11-27 -  1990-06-03)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Grinnell College Itzuli
Massachusetts Institute of Technology
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, asmatzailea, ingeniaria, enpresaburua eta informatikaria
Enplegatzailea(k) Fairchild Semiconductor Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
traitorous eight Itzuli
Phi Beta Kappa Elkartea
American Association for the Advancement of Science Itzuli

Haurtzaroa eta gaztaroaAldatu

Robet Norton Noyce 1927. urteko abenduaren 12an jaio zen Burlingtonen, Estatu Batuetan. Herri horretan bizi izan zen 1939. urtera arte, urte horretan aitak lanpostu berria eskuratu baitzuen Grinnell-en. Hori dela eta, Noyce familia, hau da, gurasoak eta izan zituzten lau semeak, hara joan ziren bizitzera. Bertan, asmatzaile bikain eta gazteak lehen asmaketak garatu zituen bere anaiaren laguntzarekin. 12 urterekin hegazkin bat sortu zuen; geroago, irrati bat eta garbitzaile zahar baten motor elektrikoa erabiliz lera monitorizatzea lortu zuen.

HezkuntzaAldatu

Noycek Grinnelleko herriko eskolan ikasi zuen, bertan Matematika eta Fisika arloetan nabarmendu zen. Ikasketa horiek amaitu ostean, 1945. urtean, Grinnelleko unibertsitatera joatea erabaki zuen. Bertan, 1949. urtean Fisikan eta Matematikan graduatu zen eta urte berean fisikak sortzen zion grinak bultzatuta, Fisikari buruzko doktoretza tesia egitea erabaki zuen. 1953. urtean Fisikako doktore-titulua lortu zuen.

Lan munduaAldatu

1953. urtean, doktoretza-titulua eskuratu ondoren, ikerketa-lanak egiten hasi zen Philco Corporacion erakundean. Bertan iraun zuen 1956. urtera arte, izan ere, urte horretan Silicon Haranera etxez aldatu zen eta bertan hasi zen lanean. William Shockley, trantsitoreen sortzaileetako bat; eta berarekin batera 11 gazte laguntzailek, gailu erdieroaleak sortu zituzten, Shockey enpresa burua zela. Shockleyrekin izandako desakordioen ondorioz, Noycek baita beste zazpi langilek ere enpresa uztea erabaki zuten eta batera Fairchild Semiconductor elkartea sortu zuten. 1958. urtean lehen zirkuitu integratua garatu zuten eta 1968. urtean, berriz, Noyce eta Gordon Moorek Fairchild Semiconductor erakundetik alde egitea erabaki zuten Intel Coporation erakundea sortzeko.

Bizitza pertsonalaAldatu

1953. urtean Elizabeth Bottomley-rekin ezkondu zen eta ondorengo urteetan euren lau seme-alabak jaio ziren. 1974. urtean berriz, dibortziatu egin ziren eta Noyce bigarren aldiz ezkondu zen Ann Schmeltz Bowersekin. Ann Schmeltz Inteleko lehen petsonal-burua izan zen eta ondoren, Appleko giza baliabideen presidenteordea.

HeriotzaAldatu

Noyce 1990. urtean, 62 urterekin, bihotzekoak jota hil zen.

Sariak eta ohoreakAldatu

1959ko uztailean “gailu erdieroale eta berun egitura” motako zirkuitu integratuaren patentea erregistratzea lortu zuen. Hori lortu zuen lehenengo patentea izan zen, harrezkero beste 14 erregistratu zituen. Hilabete batzuk geroago, zirkuitu integratuek jende artean sortutako zirraragatik, Noycek eta Jack Kilbyek, zirkuitu horien sortzaileak, Estatu Batuetako hiru gobernu-bururen esker ona irabazi zuten. Noycek beste hainbat sari irabazi zituen. Alde batetik, 1979. urtean zientziaren domina lortu zuen eta Grinnell unibertsitateko (berak ikasi zuen unibertsitatea) Zientzia Fakultateari bere izena jarri zioten. 1987. urtean Ronald Reaganek “Teknologiaren dominia nazionala” eman zion. 1990. urtean, berriz, “Bere karrera profesionalaren omenezko domina” eman zieten bai Noyceri, baita Jack Kilbyle eta transistoreen sortzaile izandako John Bardeeneri ere. Beste alde batetik, Googlek logotipo berezia diseinatu zuen 84 urte bete zituen egunerako. Bere heriotza ostean, 1991. urtean hain zuzen ere, bere familiak Noyce elkartea sortu zuen Matematika eta Zientzia arloko hezkuntza sustatu nahian; hala ere, 2015ean elkartea ixtea erabaki zuten.