Ireki menu nagusia
Riptide
Formatua Detektibe ikerkuntza, akzioa
Iraupena 48 minutu
Egilea Stephen J. Cannell
Frank Lupo
Protagonistak Perry King
Joe Penny
Thom Bray
Jack Ging
June Chadwick
Anne Francis (1984an bakarrik)
Herria  AEB
TB katea NBC
Emisioa 1983ko abenduaren 3tik
1986ko apirilaren 22ra
Atalak 56 (3 denboraldia)

Riptide (euskaraz) EEBBko telesail bat da. 1983ko abenduaren 3tik 1986ko apirilaren 22ra NBC telebista katean aireratu zuten. Euskal Herrian aldiz, ETB1an euskaraz eta ETB2n gaztelaniaz aireratu zen. Telesail honetako aktore nagusiak Perry King, Joe Penny eta Thom Bray izan ziren.

ArgumentuaAldatu

Cody Allen (Perry King) eta Nick Ryder (Joe Penny) Ameriketako Estatu Batuetako Armadan egon ondoren Los Angeles hirian Pier 56 Detective Agency (geroago Riptide Detective Agency) izeneko ikertzaile agentzia bat ireki berri dute. Halere, heuren ikerketetan konputagailuek eta teknologia garrantzia handia dutenez, gai hortan aditua den Murray "Boz" Bozinsky (Thom Bray) kontratatuko dute, Armadan zeudela ezagutu zuten zientzialari eta hacker buruargi baina sozialki baldarra.

Hiru adiskideak Los Angeles hiriko King Harbor Marina portuan ainguratua dagoen Riptide izeneko bakailontzian bizitzen jarriko dira. Ontzi hau heuren egoitza dutelarik, hainbat ikerketa eta abenturetan barneratuko direlarik.

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu