Ripartites metrodii Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako balio eta susmagarria da, toxikoa izan daiteke.

Ripartites metrodii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaRipartites
Espeziea Ripartites metrodii
Huijsman, 1960

Sinonimoa: Ripartites tricholoma var. helemorphus.

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikia. 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik deprimitura, feltroduna, zuri-krema kolorekoa, erdian horixka; zahartzean sarritan pitzatua. Gaztetan ertza ile tentez estalia.

Orriak: Dekurrenteak eta kapelatik bereiz daitezkeenak, hurraren kolore argikoa, ondoren kafesne kolorekoa isla arrosekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,25 eta 0,45 cm bitarteko lodierakoa. Zurixka eta goialdean pruinaduna, arre-arrosa kolorekoa behealdean.

Haragia: Mehea, zurixka, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Ripartites generoa, Jean Baptiste Marie Joseph Solange Ripart-iri (1814-1878) eskainia dago. Metrodii epitetoa, M. Métrod mikologo frantsesaren omenez du.

Jangarritasuna aldatu

Zalantzazkoa da, toxikotasuna izan dezake.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Gaztetan, kapelaren ertzean dituen ile tenteengatik identifika daiteke. Zahartzean, erraz nahas daiteke Clitocybe generoko espezie zuriekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Espezie ezohikoa. Koniferoen azpian ateratzen da.

Banaketa eremua aldatu

Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Italia, Alpeak, Eslovenia, Austria, Alemania, Belgika, Luxenburgo, Finlandia, Norvegia, Islandia, Estonia, Letonia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 146 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 339 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Ripartites metrodii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu