Rio Bravo (filma)
Rio Bravo 1959ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da. B. H. McCampbell idazlearen "Rio Bravo" eleberrian oinarritua dago. Bertan, John Wayne, Dean Martin, Angie Dickinson, Walter Brennan, Claude Akins, Ward Bond eta Ricky Nelson aktoreek antzeztu zuten. Technicolor sistemaz filmatua izan zen.
El Dorado (1966)eta Rio Lobo (1970) filmeekin batera trilogia osatzen du.
Argumentua
aldatuChance sheriffak (John Wayne) inguruetako lursailen nagusia den Nathan Burdette (John Russell) arrantxo jauntxoaren anaia (Claude Akins) gizon baten hilketarengatik espetxeratuko du, baina jauntxo horrek anaia erruduna dela jakin arren hura nola edo hala askatzen saiatuko da. Hori ekiditeko, Chancek bi laguntzaile ditu: mozkorra (Dean Martin) eta agurea (Walter Brennan), haiei Colorado (Ricky Nelson) izeneko pistolari gazte trebe bat elkartuko zaielarik. Laukotea sheriffaren bulegoan sartuta presoa estatuko agintariei eman arte jauntxoa eta bere gizonen erasoaldiaren zain egongo dira.
Aktoreak
aldatu- John Wayne: John T. Chance sheriffa
- Dean Martin: Dude Borrachón, mozkortia
- Ricky Nelson: Colorado Ryan
- Angie Dickinson: Feathers
- Walter Brennan: Stumpy
- Ward Bond: Pat Wheeler
- John Russell: Nathan Burdette, jauntxoa
- Pedro Gonzalez-Gonzalez: Carlos Robante
- Estelita Rodriguez: Consuela Robante
- Claude Akins: Joe Burdette, Nathanen anaia
- Malcolm Atterbury: Jake (zaldi-gurdi gidaria)
- Harry Carey Jr.: Harold (ezabatutako eszena)
Iruditegia
aldatu-
Eszena.
-
Eszena.