Richard E. Mayer

psikologo estatubatuarra

Richard E. Mayer (1947) hezkuntza psikologo eta ikerlari estatubatuarra da. Ekarpenak egin ditu kognizioaren eta ikaskuntzaren teorietan, batez ere arazoen ebazpenarekin eta hezkuntza multimediaren diseinuaren arloan. Mayerrek hezkuntza psikologiaren arloan egin duen ekarpenik ezagunena multimedia ikaskuntzaren teoria kognitiboa da.[1][2][3]

Richard E. Mayer

Bizitza
Jaiotza1947 (76/77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSanta Barbara (Kalifornia)
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran
Jasotako sariak

Ibilbidea aldatu

Psikologian doktorea izan zen Michiganeko Unibertsitatean (1973), eta Indiana Unibertsitatean Psikologiako irakasle laguntzaile bisitaria izan zen 1973-1975 bitartean. Mayer Psikologiako irakaslea da Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran (UCSB), eta bertan aritu da 1975az geroztik. 1997an eta 2001ean munduko hezkuntza psikologorik emankorrena zen 1. postuan sailkatu zen. [4][5] Ehundaka argitalpenen egilea da, hezkuntzari eta multimediari buruzko 23 liburu barne. [6]

Multimedia ikaskuntza aldatu

 
Multimedia ikaskuntzaren teoria kognitiboa R Mayer

Mayerrentzat e-Learning gailu digital baten bidez ikaskuntza sustatu nahi duen irakaskuntza gisa definitzen da. Gailu digitala edozein gailu elektroniko izan daiteke, ordenagailuaren txip batek kontrolatzen duena, besteak beste, mahai gaineko ordenagailua, portatila, tableta, smartphone, joko kontsola, edo buruan montatu eta errealitate birtuala erakusten duten gailu eramangarriak. Multimedia irakaskuntzak ikasketa laguntzeko erabiltzen diren hitzak eta irudiak aurkezteari egiten dio erreferentzia. Hitzak hitzezko forman (hala nola narrazioan) edo inprimatutako forman (testua pantailan) egon daitezke. Irudiak forma estatikoan (hala nola, ilustrazioak, diagramak, mapak edo argazkiak) edo dinamikoan (animazioa edo bideoa) egon daitezke. 

E-learning arloan ohiko multimedia erabilpen batzuk honako hauek dira: animazioa, bideoa edo narrazio lagungarria duten grafiko estatiko bat; animazio, bideo edo grafiko estatiko bat, pantailan laguntza-testuarekin; edo ordenagailu bidezko joko interaktibo, simulazio edo jarduera bat, hitz egindako edo inprimatutako testuak barne hartzen dituena.

Mayerrek proposaturiko multimedia-instrukzioaren oinarria multimedia-printzipioa da: pertsonek hobeto ikasten dutela hitzetatik eta irudietatik, hitzetatik bakarrik baino. E-learningaren kasuan, multimedia-printzipioak dio pertsonek hobeto ikasten dutela ordenagailu bidezko hitz eta irudietatik, ordenagailu bidezko hitzetatik bakarrik baino. Multimedia-instrukzioa ikaslearen informazioa prozesatzeko sistemara sartuko da belarrien bidez (entzumenezko memoria) eta begien bidez (memoria bisuala), non materiala oso denbora laburrean atxikitzen den. Ikasleak informazio iheskorraren zati bati arreta jartzen badio memoria sentsorialean, lan-memoriara transferitu daiteke ondoren prozesatzeko, baina aktiboki prozesatu behar da 20 bat segundotan, lan-memorian mantentzeko. Ondoren, ikasleak mentalki antolatuko du hitzezko informazioa, hitzezko irudikapen koherente batean (edo hitzezko eredu batean), eta ikusizko informazioa irudikapen piktoriko koherente batean (edo eredu piktoriko batean). Azkenik, ikasleak epe luzeko memoriaren aurretiko ezagutza garrantzitsuak aktibatu eta lan-memoriara ekartzen ditu, non hitzezko eta irudizko ereduekin integratzen baita, eta horiek ere elkarrekin integratzen dira. Lan-memorian mugatuta dagoen ikaskuntzaren emaitza epe luzeko memorian gorde daiteke. Prozesu hori iteratiboa izan daiteke, erabat lineala izan beharrean. Horrela, ikaskuntza adierazgarria ikasleak ikaskuntzan zehar prozesamendu kognitibo aktiboan parte hartzearen mende dago, eta horren barruan hautatu, antolatu eta integratzea sartzen da. [7] [8] Teoria oraindik eraikitzen ari da eta berria izatea da teoriak duen

ahultasunik handiena, oraindik ez baita besteak adina garatu. Bere onura guztiak ez daude enpirikoki egiaztatuta, eta ikerketa gehiago behar dira bere abantailak eta desabantailak egiaztatu ahal izateko.[9]

Printzipioak aldatu

Multimedia-aurkezpenaren prozesamenduan aurreko atalean aipatutako prozesu bakoitza hainbat aldiz eta interaktiboki ematen da, segmentuka aplikatzen baitira, eta ez mezu osoari osotasun gisa.[10]

Multimedia-printzipioa: multimedia mezu batean hitz soiletatik baino, hobeki ikasten dugu hitz eta irudietatik.

Koherentzia-printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu apartekoa edo funtsezkoa ez den material arrotza baztertzen denean, hau da, garrantzi eskasekoak diren hitzak eta irudiak kentzean.

Seinaleztatze-printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu testuaren edo irudiaren funtsezko zatiak nabarmentzen direnean, hau da, mezuaren informazio garrantzitsuena nabarmentzeko pistak gehitzen direnenan.

Erredundantzia-printzipioa: multimedia mezu batean irudiak, narrazioa eta testu gainidatzia daudenean baino hobeki ikasten dugu irudiak eta narrazioa bakarrik daudenean.

Espazio-hurbiltasun printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu pantailan agertzen diren hitzen eta irudien arteko korrespondentzia ahalik eta hurbilen kokatzen denean.

Denbora-hurbiltasun printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu narrazioan hitzak eta haiei dagozkien irudiak aldi berean aurkezten direnean.

Segmentazio-printzipioa: hobeki ikasten dugu multimedia mezu bat segmentuetan aurkezten denean, hau da, erabiltzaileak bere erritmoaren arabera prozesatu ahal dituen zatietan.

Aurretiko prestakuntzaren printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu agertzen diren funtsezko elementuetan aurretiko prestakuntza jasotzen dugunean.

Modaltasun-printzipioa: hobeki ikasten dugu multimedia mezu batean narrazioa duten irudiekin, hau da, irudien azalpena hitzak pantailan irakurri beharrean, entzutean.

Pertsonalizazio-printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu hitzak elkarrizketa-estiloan aurkezten direnean, estilo formalean baino.

Ahots-printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu narrazioa norbaitek egiten duenean, makina-ahots batek egiten duenean baino.

Gorpuzte-printzipioa: multimedia mezu batean hobeki ikasten dugu gorpuztuta dauden agenteak badaude pantailan, errealak edo fikziozkoak baina “humanizatuak”.

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • 2008an Amerikako Psikologia Elkarteak eman zion Psikologiaren Aplikazioen Ekarpen Bereiztua (APA Citizen Psychologist Presidential Citation).[11]
  • Horndike saria, psikologia hezitzailean egindako ibilbideagatik.[12]
  • Scribner saria, Ameriketako Estatu Batuetako Hezkuntza Ikerketarako Elkartearen ikaskuntzan eta instrukzioan egindako ikerketagatik[12]
  • 2016an David H. Jonassen Excellence in Research saria.[13]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Richard Mayer Has Spent Decades On Educational Research. Here are His Pandemic Teaching Tips. - EdSurge News» EdSurge 2020-10-16 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  2. «Richard Mayer | Mayer Lab | Psychological & Brain Sciences | UC Santa Barbara» mayerlab.psych.ucsb.edu (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. (Ingelesez) «2018 James McKeen Cattell Fellow» Association for Psychological Science - APS (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. Contemporary Educational Psychology, vol. 28, pp. 422–430
  5. (Ingelesez) «Educational psychologist Richard E. Mayer to discuss how video games can be used in teaching» www.miamioh.edu (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  6. «La pandemia y el profesorado en remoto» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  7. (Ingelesez) Mayer, R. E.. (2017). «Using multimedia for e-learning» Journal of Computer Assisted Learning 33 (5): 403–423.  doi:10.1111/jcal.12197. ISSN 1365-2729. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  8. «McGraw Hill Canada | Richard Mayer’s Cognitive Theory of Multimedia Learning | McGraw-Hill Canada» www.mheducation.ca (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  9. Martínez, J. Daniel García; Carratalà, Eduardo Rigo; Jiménez, Rafael. (2017). «Multimedia Learning-a eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza (I): teoria» Hizpide: euskalduntze - alfabetatzearen aldizkaria 35 (90): 4. ISSN 1136-5714. (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  10. (Gaztelaniaz) I. Burin (compiladora), Débora. (2020-02-13). Lectura y aprendizaje multimedia. ISBN 978-987-723-238-7. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  11. «Richard E. Mayer, PhD, Awarded 2018 Presidential Citation» www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  12. a b (Ingelesez) «The Science of Learning» The UCSB Current (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  13. «AECT: Past Award Recipients» members.aect.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).

Kanpo estekak aldatu