Richard Borcherds
Richard Ewen Borcherds (Lurmutur Hiria, 1959ko azaroaren 29a) ingeles matematikaria da. Lehenengo ikasketak Cambridgeko Trinity Collegen egin zituen; gero, irakasle laguntzaile izan zen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn. Errege Elkarteko kide izateaz gainera, 1993tik aurrera, Berkeleyko Unibertsitateko irakasle da. Cambridgeko Unibertsitateko Matematika Hutseko eta Estatistika Matematikoko sailetako kide ere bada. Aljebra eta geometrian egindako lanarengatik, eta bereziki Moonshine izeneko aierua frogatzeagatik, da ezaguna. Aieru hori John Conway eta Simon Norton britainiar matematikariek azaldu zuten 1970ko hamarraldiaren bukaeran.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.