Ricardo Larraín
José Ricardo Larraín Pineda (Santiago, Txile, 1957ko apirilaren 27a - ib., 2016ko martxoaren 21a) txiletar zinema-zuzendaria da.
Ricardo Larraín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ricardo Larraín Pineda |
Jaiotza | Santiago, 1957ko apirilaren 27a |
Herrialdea | Txile |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Santiago, 2016ko martxoaren 21a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Hugo Miller (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Universidad Mayor (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuPublizitate-iragarkien argazki-zuzendari eta noiz behingo muntatzaile gisa hasi zen zinemako lanak egiten, 1982an La hora del sereno animazio-film laburra filmatu zuen arte. Hurrengo urtean, publizitateko zuzendari bihurtu, eta Rogelio Segundo filma egin zuen. 1989an, Dime cómo bailas y te diré quién eres dokumentala filmatu, eta Txileko Zinema eta Telebistako Ekoizleen Elkarteko presidente hautatu zuten. La Frontera (1991) lehen film luzearekin, ospea eta izen handiko hainbat sari bereganatu zituen: Habanako Zinemaldiko Gidoi Onenaren Saria, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza (1992), Espainieraz Eginiko Film Onenaren Goya Saria eta Cartagenako Zinemaldiko Gizon eta Emakume Antzezle Onenen eta Opera Prima Onenaren sariak (1993). La Frontera Pinocheten estatu-kolpearen ondoren Txiletik kanpo banatzen zen Txileko lehen filma izateaz gainera, Txileko azken bi hamarkadetako filmik onenentzat ere jo zuen Estatu Batuetako Variety aldizkariak.
Filmografia
aldatuUrtea | Filma | Rola | |||
---|---|---|---|---|---|
Zuzendaria | Gidoilaria | Ekoizlea | Muntatzailea | ||
1991 | La Frontera | Bai | Bai | Bai | |
1997 | Pasos de baile | Bai | Bai | ||
1998 | El entusiasmo | Bai | |||
2001 | Piel canela | Bai | |||
2005 | Alberto: ¿Quién sabe cuánto cuesta hacer un ojal? | Bai | Bai | ||
2007 | Héroes: La gloria tiene su precio. 1- O'Higgins, vivir para merecer su nombre | Bai | Bai | ||
2008 | ChilePuede | Bai | |||
2014 | El niño rojo | Bai | Bai |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.