Rhodocollybia fodiens

Rhodocollybia fodiens Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da. Erdipurdiko jangarria, haragi haritsua. Espezie oso urria Euskal Herrian.

Rhodocollybia fodiens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaRhodocollybia
Espeziea Rhodocollybia fodiens

Sinonimoak: Calocybe leucocephala, Collybia leucocephala, Agaricus fodiens, Collybia fodiens.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 8 cm arteko diametrokoa, erdian kolore marroi-gorrixka du eta ertzerantz zurbildu egiten da. Ganbila, nahiko lodia, batzuetan titi apur batekin.

Orriak: Krema kolorekoak, nahiko estu eta gutxi asko koskekin.

Hanka: Sendoa, hasieran zuria, gero okre koloreko orbanekin zikintzen da. Ildaskatua luzetara, erdian lodiagoa eta behealdean sustrai itxurarekin.

Haragia: Zurixka, usain eta zapore gabea. Nahiko trinkoa kapela eta zuntzuna oinean.[1]

Etimologia: Collybia terminoak txanpon txikia esan nahi du. Fodiens epitetoa latinetik dator, zanga esan nahi duen " fodio" hitzetik. Bere oin ildaskatuagatik?

Jangarritasuna

aldatu

Ezin da jan haragi zuntzunagatik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Lehen begiratuan, Collybia fusipes edo Collybia distorta delakoekin nahas daiteke, baina hauengatik bereizten da bere oin ildaskatu eta sendoagatik.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean, konifera basoetan.[2]

Banaketa eremua

aldatu

Europan, batez Alpeetan, Erresuma Batua, Eskandinavian, Estonia, Finlandian eta Errusian ere, baina ez iberiar penintsulan edo Euskal Herrian.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 429 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 291 or. ISBN 84-282-0541 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Rhodocollybia fodiens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu