Rho Virginis
Rho Virginis (ρ Vir / 30 Virginis / HD 110411 / HR 4828) Virgo konstelazioko izar bat da, +4,87ko itxurazko magnitudea duena. Gaur egun izen arruntik ez duen arren, Txinan Kew Heang izena jasotzen zuen, "estatuko bederatzi ofizialak", non izar txikiago batzuk ere gehitzen ziren. Gure eguzki-sistematik 120 argi-urteko distantziara dago.
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Virgo |
Igoera zuzena | 12h 41m 53.05658s |
Deklinazioa | +10° 14′ 51.1699″ |
Itxurazko magnitudea (V) | +4.88 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | A0 V |
U−B kolore indizea | +0.03 |
B−V kolore indizea | +0.09 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +1.6 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: +82.67 mas/u Dec.: –89.08 mas/u |
Paralajea (π) | 27.57 ± 0.21 mas |
Distantzia | 118,3 ± 0,9 au (36,3 ± 0,3 pc) |
Zehaztasunak | |
Masa | 2.0 M☉ |
Erradioa | 1.6 R☉ |
Argitasuna | 14 L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 4.36 |
Tenperatura | 8,930 K |
Metaltasuna [Fe/H] | –1.00 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 154 km/s |
Beste izendapenak | |
Rho Virginis sekuentzia nagusiko izar zuri bat da, A0V espektro motakoa. Bere erradioa gure eguzkiarena baino %55 handiagoa da, eta hau baino %23 argitsuagoa da. Gutxienez 154 kilometro segunduko errotazio abiadura du. Izar kimikoki berezi bat da, bere azaleko tenperatura ezezaguna delarik, kontsultatutako iturriaren arabera 8800 eta 9056 kelvin artekoa delarik. Delta Scuti motako izar aldakorra, bere dizdiran 0,02 magnitudeko bariazio bat erakusten du. Eguzkia baino gazteagoa da, soilik 10 milioi urte izan ditzakeelarik. Era berean, Lambda Bootis izar deritzen talde txikiko kide da, hauen izaera gaur egun oraindik ondo ezagutzen ez delarik.
Banda azpimilimetrikoan eta infragorri hurbilean eginiko behaketek Rho Virginisen inguruan disko zirkumestelar baten presentzia agerian utzi dute. Diskoak, 37 unitate astronomikoko erradioa duena, 90 kelvineko tenperatura du.