Revillagigedo uhartedia

Revillagigedo uharteak» orritik birbideratua)

Revillagigedo uhartedia edo Revillagigedo uharteak (gaztelaniaz: Islas Revillagigedo, reˈβiʎa xiˈxeðo ahoskatua) Ozeano Barean dauden sumendi jatorrizko uharteak dira. Nahiz eta Mexikoko Gobernuak berak kudeatua izan, Manzanillo udalerriaren zati bat dira eta bere ekosistema paregabeari esker ezagunak dira.

Revillagigedo uhartedia
Bertako izenaArchipiélago de Revillagigedo
Geografia
KokapenaOzeano Barea
Uharteak denera4
Azalera157,81 km2
Punturik garaienaEvermann haitza
Politika
Herrialdea Mexiko
EstatuaColima
Gizartea
Biztanleria60

1533ko abenduaren 19an Hernando de Grijalva espainiar itsaslariak lehendabizikoz topatuak, Revilla-Gigedo asturiar leinuaren kidea zen Juan Vicente de Güemes erregeordeak egungo izena eman zien.

Geografia

aldatu

Guztira 157,81 km2-ko azalera dute, ekialdetik mendebalderantz 420 km-ko luzera duen lerro batean barreiaturik. Socorro uhartearen hegoaldean itsas-armadak 45 laguneko base bat du eta Clarión beste bederatzi lagunekoa. Bestela, besteek ez dute biztanlerik.

Uhartea (aldizkako izena) Luzera eta
zabalera (km)
Azalera (km2) Punturik garaiena (m)
Barnealdeko uharteak (UTC-7)
San Benedicto 4,315 - 2,490 5,94 Bárcena (310)
Socorro (San Tomás) 16,813 - 15,629 132,06 Evermann haitza (1130)
Roca Partida uhartea 0,246 - 0,073 0,014 (34)
Kanpoaldeko uharteak (UTC-8)
Clarión (Santa Rosa) 8,544 - 3,686 19,80 Gallegos mendia (335)
Revillagigedo uhartedia 420 - 115 157,81 Evermann haitza (1130)

Kanpo estekak

aldatu