Residentak (gaztelaniaz: residentas, guaranieraz: residentakuéra) Aliantza Hirukoitzaren Gerran (1864 - 1870) beren bizilekuak utzita Paraguaiko Armadari lagun egin zioten emakumeei deritze.

Residenten omenezko monumentua, Paraguaiko Luque hirian.

Emakume horietako askok Abayko, Itá Ybatéko, Piribebuyko, Acosta Ñuko eta Cerro Coráko guduetan parte hartu zuten, besteak beste.

Omenaldiak

aldatu

Urtero, otsailaren 24an, Paraguaitar Emakumearen Egunean residentei omenaldia egiten zaie, 1974ko abenduaren 18an Paraguaiko Kongresuaren 498. legeak hala berretsita.[1] Data hori aukeratu zen, 1867ko otsailaren 24an Asuncionen 5.000 paraguaitar emakumek baino gehiagok beren ondasunak, urrea eta bitxiak dohaintzan eman zituztelako, gerra diruz laguntzeko. Ekintza hori Asunciongo Agiritegi Nazionalean gordeta dagoen Urrezko Liburuan (gaztelaniaz: Libro de oro) jaso zen.[2]

2019an Naranjal eta Paraguarí arteko PY10 errepide nazionalari PY10 Residenten errepide nazionala izena jarri zioten, emakume horien omenez.

Horrez gain, residentek beren omenezko hainbat monumentu dituzte Paraguaiko Errepublikan zehar.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Ley n° 498» (pdf) Biblioteca y Archivo Central del Congreso Nacional 1974-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  2. (Gaztelaniaz) Pais, Ana. (2017-12-22). «La historia de las mujeres que donaron sus joyas para financiar al ejército de Paraguay en la Guerra de la Triple Alianza» BBC (Noiz kontsultatua: 2024-07-03).

Kanpo estekak

aldatu