Rebecca (2020ko filma)

Rebecca» orritik birbideratua)

Rebecca, intriga, drama, maitasuna eta thrillerra batzen dituen melodrama film britaniarra da. 2020an Ben Wheatlyk zuzendutako eta Working Title Filmsek Netflix plataformarentzat ekoiztutako filma da. Film hau, Daphne du Maurierek 1938an idatzitako Rebecca eleberrian oinarrituta dago, hainbat alditan, film formatuan egokitua izan dena, arrakastatsuena Alfred Hitchcockek 1940an zuzendutakoa izanik. Filmeko aktore nagusiak, Lily James, Armie Hammer, Kristin Scott Thomas, Keeley Hawes, Ann Dowd eta Sam Riley dira.[1]

Rebecca (2020ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2020
Jatorrizko izenburuaRebecca
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaEskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena121 minutu
Deskribapena
OinarrituaRebecca (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ben Wheatley
Gidoigilea(k)Jane Goldman (en) Itzuli
Joe Shrapnel (en) Itzuli
[[Kategoria:Jane Goldman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Joe Shrapnel (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaTim Bevan
Konpainia ekoizleaWorking Title Films (en) Itzuli
[[Kategoria:Working Title Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJonathan Amos (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaClint Mansell
Argazki-zuzendariaLaurie Rose (en) Itzuli

netflix.com…
IMDB: tt2235695 Allocine: 203393 Rottentomatoes: m/rebecca Metacritic: movie/rebecca Netlix: 81002196Edit the value on Wikidata

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Emakume gazte bat, Maxim de Winter aristokrata Monte-Carlon ezagutu ostean, berarekin ezkondu eta honen familiaren Manderley izeneko jauregira joaten dira bizitzera, Kornuallesera. Izan ere, de Winterren azken emazte hilaren presentziak, jauregiko bizimodua zailtzen du.

Aktoreen zerrendaAldatu

[2]
Aktoreak Pertsonaiak
Lily James de Winter andrea
Armie Hammer Maxim de Winter
Tom Goodman-Hill Frank Crawley
Keeley Hawes Beatice Lacy
Ann Dowd Van Hopper andrea
Sam Riley Jack Favell
Kristin Scott Thomas Danvers andrea
Bill Patterson Baker doktorea
Mark Lewis Jones Welch inspektorea
John Hollingworth Giles Lacy
Ben Crompton Ben
Jane Lapotaire Amona
Jeff Rawle Frith
Ashleigh Reynolds Robert

EkoizpenaAldatu

2018ko azaroan, Lily James eta Armie Hammer filmeko protagonistak, Ben Wheatly zuzendaria eta Netflix, filmaren banatzailea izango zela iragarri zen.[3] 2019ko Maiatzan berriz, Kristin Scott Thomas, Keeley Hawes, Ann Dowd, Sam Riley eta Ben Crompton, filman aktore lanak egingo zituztela jakin zen.[4][5]

2019ko ekainak 3an, grabaketa hasi zuten.[6] Uztailan, Hartland Quay, Devonen, filmatu zuten.[7] Guztira, sei lurralde desberdinetan errodatu zen. Korridoreak filmatzeko, Hatfield etxea erabili zuten; Mapperton berriz, Manderleyko lorategia filmatzeko; Loseley parkea, Manderleyren logelak eta eskailerak filmatzeko; Petworth etxean, korridore bat erabili zuten eta Osterley parkea, Manderleyko sukaldea grabatzeko.

KaleratzeaAldatu

Rebecca, 2020ko Urriak 21ean mundu osoan zehar argitaratu zen Netflix plataforman. [1] Filma estreinatu eta hurrengo bi egunetan, plataformako 2. film ikusiena izan zen. [8] Izan ere, hurrengo astebururako jada top 10 listatik kanpo gelditu zen. [9] Azaroan, Varietyk, data horretara arte, 2020an zuzenean streamingen argitaratutako 11. film ikusiena izan zela argitaratu zuen. [10]

ErantzunaAldatu

Orokorrean, Rebeccak ez zuen oso harrera ona izan. Rotten Tomatoes-en arabera, 207 kritikarien %40 erantzun positiboa izan zuten, bataz besteko nota 5,4/10 izanik. [11] FilmAffinityk emandako nota berriz, 10etik 4,8 izan zen eta IMBDk, 6/10. Ecartelerako nota positiboagoa da, emandako puntuazioa 5 izarretik 3 izanik. [1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Rebeca. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Reparto Rebeca (2020)» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  3. (Ingelesez) N'Duka, Amanda; N'Duka, Amanda. (2018-11-14). «Lily James, Armie Hammer To Star In ‘Rebecca’ From Director Ben Wheatley» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. (Ingelesez) White, Peter; White, Peter. (2019-05-31). «Keeley Hawes, Ann Dowd, Sam Riley & Ben Crompton Join Ben Wheatley’s Netflix Feature ‘Rebecca’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  5. (Ingelesez) N'Duka, Amanda; N'Duka, Amanda. (2019-05-09). «Kristin Scott Thomas Joins Lily James, Armie Hammer In ‘Rebecca’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  6. (Ingelesez) «‘Overlord’ and ‘Free Fire’ Cinematographer Laurie Rose Expected To Reunite With Director Ben Wheatley Fo» HN Entertainment 2019-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  7. (Ingelesez) Cooper, Joel. (2019-06-26). «Filming of Netflix blockbuster Rebecca will close beauty spot» DevonLive (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  8. (Ingelesez) Brueggemann, Tom; Brueggemann, Tom. (2020-11-02). «Netflix’s ‘Holidate’ and VOD ‘After We Collided’ Thrive as Romance Beats Horror Over Halloween» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  9. (Ingelesez) Brueggemann, Tom; Brueggemann, Tom. (2020-11-02). «Netflix’s ‘Holidate’ and VOD ‘After We Collided’ Thrive as Romance Beats Horror Over Halloween» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  10. (Ingelesez) Bridge, Gavin; Bridge, Gavin. (2020-11-04). «Data: ‘Borat 2’ Second Only to ‘Hamilton’ in Most Watched U.S. SVOD Movies of 2020» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  11. (Ingelesez) Rebecca (2020). (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

Kanpo estekakAldatu