Raymond Régamey (Beblenheim, 1900eko urtarrilaren 10a - 1996ko martxoaren 12a) frantziar teologoa eta arte-historialaria izan zen.

Raymond Régamey
Bizitza
JaiotzaBeblenheim1900eko urtarrilaren 10a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 13. barrutia1996ko martxoaren 12a (96 urte)
Familia
AitaFrédéric Régamey
Hezkuntza
HeziketaÉcole du Louvre
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenadomingotar

Goi-mailako ikasketak Parisen egin zituen, Sorbonan eta Louvreko Eskolan. 1926an agregatu-postu bat lortu zuen, Louvreko Museoko pinturen sailean. Garai horretan, Géricault, Prud´hon eta Delacroixi buruzko liburuak idatzi zituen. 1926an bataio katolikoa hartu ondoren, 1928an domingotarren nobizio-etxean sartu zen Amiensen. 1929an profesa egin zuen fraide arrantzaleen ordenan. Teologiako ikasketak egin ondoren, Saulchoirreko komentuan (Tournaitik hurbil) apaiz egin zen 1934an, eta 1936. urtetik aurrera Parisko hainbat komentutara jo zuen, arte modernoaren eta fede kristauaren arteko harremanak aztertzeko asmoz. 1937tik 1939ra bitartean, L´Art sacré aldizkaria zuzendu zuen. Gerra garaian eten egin zen aldizkariaren argitalpena, eta 1945etik 1949ra bitartean, Régamey izan zen zuzendari, berriz ere. Bestalde, arte kristauaren adierazpenak berritzen saiatu zen. Erlijio-artearen eta arte modernoaren ezaugarriak testu didaktikoen bidez, irudi askorekin, adierazten zizkien irakurleei. Régameyn ustez, garai hartako artista handiei, sinestun izan ala ez, elizetarako lanak eskatu behar zitzaizkien, eta beren sormenerako ahalmenak Elizaren esku jarri behar ziren. Germaine Richierrek Assyko elizarako egin zuen Kristo gurutzean lanak eskandalua sortu zuen 1951. urtean, eta bi talde sortu ziren, batetik Elizaren barruan arte bizia sortzekoaren aldekoak eta bestetik Régamey aitaren berrikuntzaren kontrakoak. Régameyren merituetako bat izan zen arazoa alderdi estetikotik eta teologikotik aztertzea; berak lortu zuen garai hartako artista nagusiak Elizaren barruan sartzea.

Erreferentziak aldatu