Ray Lawler

antzerkigile australiarra

Raymond Evenor Lawler (Melbourne, 1921eko maiatzaren 23a2024ko uztailaren 24a) australiar antzerkigile, antzezle, eta antzerki ekoizle eta zuzendaria izan zen.

Ray Lawler

Bizitza
JaiotzaFootscray (en) Itzuli1921eko maiatzaren 23a
Herrialdea Australia
Heriotza2024ko uztailaren 24a (103 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0492485 IBDB: 8256 Edit the value on Wikidata

Melbourneko Footscray auzoan jaio zen, udal langile baten zortzi seme-alabetatik bigarrena. 13 urterekin eskola utzi zuen lantegi batean lan egiteko eta gaueko eskoletara joan zen aktore izateko. 19 urterekin idatzi zuen lehen antzezlana. 1952an antzezlan bat aurkeztu zuen Antzerki Nazionalaren lehiaketara.

1955ean Melbournen The Summer of the Seventeenth Doll lana estreinatu zuen, Australiako antzerkian berritasun bat izan zena. Londresen eta New Yorken ere antzeztu zuten, eta sariak irabazi zituen. Lawler Londresera joan zen antzezlanean aktore gisa lan egitera, eta Danimarkan, Irlandan eta Ingalaterran bizi izan zen. 1975ean Australiara itzuli zen eta Melbourneko Antzerki Konpainiako zuzendari elkartu izendatu zuten. Konpainiak The Summer of the Seventeeth Doll lanaren prekuela eta jarraipena idazteko agindu zion, eta 1975eko abenduan eta 1976ko abenduan estreinatu ahal izan zuen.

Antzezlanak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu