Rapa Nui (etnia)

Rapa Nui (tribua)» orritik birbideratua)

Rapa Nui edo Rapanui Pazko uharteko etnia indigena da.

Rapa Nui

Dantza tradizionala
Biztanleak guztira
5.682
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Txile
Hizkuntza
Rapa Nui
Gaztelania
Erlijioa
Kristautasuna
Zerikusia duten beste giza taldeak
Austronesiar herriak
Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rapa Nui».

Deskribapena

aldatu

Rapanui herria Polinesiatik etorritako lehen biztanleetatik eratorritakoa da. Arikiek, zuzenean jainkoengandiko jatorria zutenek, gizartea gobernatzen zuten. Gizarte hau tributan (mata) banatuta zegoen, oso maila estratifikatuekin. Tribu bakoitzak gune bat (kāinga) hartzen zuen. Biztanle gehienak barnealderantz bizi ziren, laborantza guneen ondoan. Kostaldean gune erlijioso, politiko eta zeremonialak ezarri ziren (Anakena, Akahanga), non moaiek ordezkatutako arbaso ia jainkotuak gurtzen ziren.

Uste denez, Rapa Nuiko populazioak gainpopulazio krisi bat jasan zuen XVII. eta XVIII. mendeetan, tribuen artean gerrak eragin zituena. Honen ondorioz, aldare zeremonialak suntsitu eta moaiak zizelkatzen ziren harrobiak bertan behera utzi zituzten. Bertakoak haitzuloetan bizitzen hasi ziren, eta aldian-aldian elikagai eskasia jasan behar izan zuten. Orduan zeremonia berri bat sortu zen: Tangata Manena ('gizon-txoria') deritzona.

Rapa Nuiek 1722ko apirilak 5ean izan zuten lehen harremana mendebaldar batekin, Jacob Roggeween itsasgizon holandarra uhartera iritsi zenean.

Egun, bere aktibistek uhartearen burujabetza aldarrikatzen dute.[1]

Erreferentziak

aldatu
  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu