Ireki menu nagusia

Ramon Olalkiaga

gipuzkoar futbolari eta ingeniaria

Ramon Olalkiaga Borne (Zumaia, 1898ko abuztuaren 30a - Madril, 1990eko urtarrilaren 31) gipuzkoar futbolari eta ingeniaria izan zen.

Ramon Olalkiaga
Bizitza
Jaiotza Zumaia1898ko abuztuaren 30a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1990eko urtarrilaren 31 (91 urte)
Familia
Aita Leon Olalkiaga Aseginolaza
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta ingeniaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-2C2E91 White triangle on White Red HEX-F03121 stripes.svg Club Atlético de Madrid /
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria

Segurako Leon Olalkiaga Aseginolaza eta Bergarako Agapita Borne Zabaletaren semea, Zumaian jaio zen aita herriko albaitaria izan zen garaian. Marianistetan ikasi zuen Donostian eta Madrilen ingeniaritza agronomoko unibertsitate ikasketak egin zituen. Madrileko ikasle garaian Atlético de Madrid taldean jokatu zuen 1917-18, 1918-19, 1919-20, 1920-21 eta 1922-23 denboraldietan[1]. Taldeko entrenatzailea ere izan zen 1924-25 denboraldian. Athletic Clubek Atlético de Madridi irabazi zion 1921eko Kopako finalean jolastu zuen[2] [3] [4].

Gerora, Madrileko ingeniaritza agronomoko eskolako katedradun izan zen eta Nekazaritzako Merituaren Ordenako komendadore ere izendatu zuten.

ErreferentziakAldatu