Ramón Andrés
Ramon Andres (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1955eko martxoaren 27a) idazlea, poeta eta literaturari nahiz musikari buruzko hainbat idatziren egilea da.
Ramón Andrés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ramón Andrés González-Cobos |
Jaiotza | Iruñea, 1955eko martxoaren 27a (69 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikaria, musika-kritikaria, itzultzailea, poeta eta musikologoa |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | saiakera olerkigintza |
ramonandres.info | |
Biografia
aldatu1988tik Ramon Andresek idazketan eta argitalpenen munduan oinarritu du bere lana. 1974 eta 1983 artean abestea izan zuen lanbide, nagusiki Erdi Aroko eta Errenazimenduko errepertorioa kantatuz, musika-tresna zaharrekin. 1983an antzinako musikari eskainitako departamentu aitzindaria sortu zuen Bartzelonan. Napoliko unibertsitatean lektore izan zen 1988 eta 1989an. 2002an Paidós argitaletxeko De música bilduma zuzentzen hasi zen. 2004 eta 2007 artean antzinako musikari buruzko Goldberg aldizkariaren editore kontseiluaren arduradun izan zen. El País, La Vanguardia, El Periódico de Cataluña eta El Mundo egunkarietan eta Humanitas, Nexus, Ínsula edo Pasajes bezalako aldizkarietan idatzi du.
Idazlanen zerrenda
aldatu- Diccionario de instrumentos musicales. Desde la Antigüedad a J. S. Bach [John Eliot Gardiner-en hitzaurrea] (1995/2001/2009), Ed. Península
- W. A. Mozart (2003/2006), Ed. Robinbook
- Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros (2005), Ed. Acantilado
- El oyente infinito. Reflexiones y sentencias sobre música (De Nietzsche a nuestros días) (2007), Ed. DVD Ediciones
- El mundo en el oído. El nacimiento de la música en la cultura (2008), Ed. Acantilado
- Tiempo y caída. Temas de la poesía barroca [2 vols.] (1994), Ed. Sirmio [Quaderns Crema]
- Historia del suicidio en Occidente (2003), Ed. Península
- No sufrir compañía. Escritos místicos sobre el silencio (siglos XVI y XVII) (2010), Ed. Acantilado
- Diccionario de música, mitología, magia y religión (2012), Ed. Acantilado
- La línea de las cosas (1994), Ed. Hiperión
- La amplitud del límite (2000), Ed. DVD Ediciones
- Los extremos (2011), Ed. Lumen
- Filosofía y consuelo de la música (2020), Ed. Acantilado
Sariak
aldatu- 2021 Espainiako Saiakera Sari Nazionala Filosofía y consuelo de la música liburuarengatik
- 2006 Bartzelona hiria saria Johann Sebastian Bach. Los días, las ideas y los libros liburuarengatik.
- 1994 Córdoba hiria saria La línea de las cosas liburuarengatik.