Raimundo Gilen I.a
Raimundo Gilen I.a Zuberoako bizkondea izan zen 1040-1085. urteen bitartean.
Raimundo Gilen I.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1040 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | 1085 (egutegi gregorianoa) (44/45 urte) |
Jarduerak |
Biografia Aldatu
Zuberotarren eta biarnotarren arteko tirabirak areagotu ziren haren agintaldian; 1058an zuberotarrek Zentulo V.a Biarnokoa hil zuten, eta Raimundo Gilen I.ak Oloroeko apezpikuagana jo behar izan zuen babes bila. Oloroeko elizbarrutiaren barnean geratu zen Zuberoa osoa, apezpikuak emaniko laguntzaren ondorioz. 1078an bake hitzarmena sinatu zuten Zuberoako eta Biarnoko bizkondeek. 1085ean hil zen Raimundo Gilen I.a., eta Gilen Fort II.a izan zen beraren ondorengoa.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.