Raimundo Capuz
Raimundo Capuz (Valentzia, 1665 inguru-1743) Barrokoko eskultore valentziarra izan zen. Bere anaia Leonardo Julio Capuz eskultorea izan zen baita ere. Jatorriz, Genovatik Valentziara joandako familia bateko kideak ziren.
Raimundo Capuz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, c. 1665 |
Herrialdea | Aragoiko koroa |
Heriotza | 1743 (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
BiografiaAldatu
Eskultura aitarekin ikasi zuen. Madrilera joanda han Luis printzearen maisua eta eskultorea izendatu zuten. Eskultura erlijiosoaz espezializatuta, beste obren artean Liriako eliz parrokialaren multzo eskultorikoa egin zuen. Bilbon berak egindako Aste Santuko paso batzuk gordetzen dira, besteak beste, "Doloreetako Ama Birjina" (1690), "Bakardadearen Andra Maria" (1693), "Atxiloketa" (1700) eta "Gurutzea lepoan" (1700). Luis printzea, Luis I.a Espainiakoa izenarekin tronura igo zenean, 1723, Kamarako Eskultorea izendatu zuten. Erregea laster hil zen, 1724an, eta, ondoren, eskultorea Valentziara itzuli zen. 1743an Valentzian hil zen.
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz):Biografia