Rafael Curruchiche

Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskaltza Bereziaren Zuzendaria

José Rafael Curruchiche Cacul (Guatemala) abokatua, Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskaltza Bereziaren (gaztelaniaz, FECI) zuzendaria.

Rafael Curruchiche
Bizitza
Herrialdea Guatemala
Jarduerak
Jarduerakfiskala eta abokatua

Biografia aldatu

2011an abokatu gisa graduatu zen, Malacatán (San Marcos) eta Rabinal (Baja Verapaz) udal fiskaltzetan aritu zen 2016an hauteskundeei lotutako delituak ikertzeko fiskaltzara mugitu zuten arte.[1] 2019an, hauteskundeei lotutako fiskaltzaren zuzendari izendatu zuten, Oscar Schaad ordeztuz.[2][3]

2019ko ekainaren 24an, Erika Aifan epaileak Rafael Curruchiche fiskalaren kontrako ikerketa eskatu zuen Jimmy Morales presidente ohiaren legez kontrako finantziazioa oztopatu zuelako. Hilabetera, Guatemalako Fiskal Nagusiak, Consuelo Porrasek salaketaren txostena jaso zuen eta barne gaiak lantzen dituen fiskaltzara bidali zuen.[4][5]

2021ean, Juan Francisco Sandoval ordeztu zuen Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskaltza Bereziaren zuzendaritzan. Guatemalako Fiskal Nagusiak, Consuelo Porras, izendatu zuen. Jordan Rodas, orduko Giza Eskubideen Prokuradoreak izendapena gaitzetsi zuen.[6]

2022an, José Rubén Zamora kazetaria Curruchicheren aginduz atxilotua izan zen,[7] baita Samari Carolina Gómez Diaz, FECIren langile ohia,[8] eta Erika Aifan epailea bera ere.[9] Urte berean, Amerikako Estatu Batuek Engel Zerrendan sartu zuten Curruchiche, ustelkeria handiko kasuak desegiteagatik.[10][11][12]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Fiscal Rafael Curruchiche: “El tiempo demostrará con base a mis hechos el trabajo en la Feci”. (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  2. (Gaztelaniaz) Arana, Lourdes. (2021-08-05). «Rafael Curruchiche, el fiscal cuyos casos se estancan o archivan» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  3. (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-11-11). «Los casos que la Fiscalía contra Delitos Electorales tiene a su cargo» PERSPECTIVA (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Rafael Curruchiche tiene investigación en curso por acusaciones de favorecer a Jimmy Morales» www.soy502.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  5. (Gaztelaniaz) Investigación contra fiscal José Curruchiche aún no llega a la Fiscalía de Asuntos Internos. (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Guatemala: nuevo jefe anticorrupción causa desconfianza» El Economista (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  7. (Gaztelaniaz) EFE. (2022-07-30). «Guatemala detiene a un reconocido periodista opositor al Gobierno de Giammattei» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  8. (Gaztelaniaz) Álvarez, Anaité. (2022-07-30). «Caso Zamora: Envían a prisión provisional a auxiliar fiscal; teme por su vida y la de su familia» La Hora (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  9. (Gaztelaniaz) Sanchez, Glenda. «MP solicita retirar la inmunidad a la jueza Erika Aifán por dos delitos» República.gt (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  10. (Ingelesez) «Section 353 Corrupt and Undemocratic Actors Report» United States Department of State (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  11. (Gaztelaniaz) «Empresarios y fiscal de la FECI, Curruchiche, destacan en la Lista Engel de EE.UU» Prensa Comunitaria 2022-07-15 (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  12. (Gaztelaniaz) «Rafael Curruchiche, de cuestionar su honorabilidad a incluirlo en la Lista Engels» www.soy502.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu