Augusto Jordán Rodas Andrade, (Quetzaltenango, 1968ko irailaren 25a) Guatemalako abokatu eta notarioa da. Gaur egun , Guatemalako Errepublikako Giza Eskubideen Arartekoa da 2017ko abuztuaren 20az geroztik. Kongresuak aukeratu zuen aldeko 131 botorekin.[1] [2]

Jordán Rodas

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAugusto Jordán Rodas Andrade
JaiotzaQuetzaltenango1968ko irailaren 25a (56 urte)
Herrialdea Guatemala
Hezkuntza
HeziketaGuatemalako San Carlos Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta funtzionarioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Movement for the Liberation of Peoples (en) Itzuli

Biografia

aldatu

1968ko irailaren 25ean jaio zenn Quetzaltenangon.[3]

1995ean abokatu eta notario gisa lizentziatu zen Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Lege eta Gizarte Zientzien Fakultatean (5105 kolegiatu zenbakia).[3]

Giza Eskubideen Arartekoa

aldatu

2017ko uztailaren 19an hautatu zuten Giza Eskubideen Ararteko, bere aldeko 131 botorekin, Ricardo Alvarado eta Claudia López menderatuz. Giza Eskubideen Arartekorako hautagaien zerrendan hautatu zuten lehena izan zen, 96,33 punturekin.[1] [2] Heriotza zigorraren aurka egiten du. [4]

Inbestiduraren ostean, Rodas abokatuak Thelma Aldana eta Iván Velásquez Gómezen lanari atxikimendua erakutsi dio. Rodasek hiru helegite aurkeztu zituen Auzitegi Konstituzionalean Velásquezen alde. Lehena, komisarioaren bizitza bermatzeko kautelazko neurriak eskatzea izan zen. [5] Bigarrena, egunean bertan aurkeztua, Jimmy Moralesen presidentearen erabakia geldiarazteko, Velasquez, CICIGeko komisarioa, non grato izendatu zuenean. Eta hirugarrena, CICIGeko buruari Moralesek egindako agindua baliogabetzeko.[6] [7] [8] Arrazoi beragatik, kongresutik haren aurkako kanpaina abiatu zuten.[9]

2022ko martxoan, jakinarazi zuenez, Guatemalako San Carlos Unibertsitateko errektorerako hauteskundeetara aurkeztu zen.[10]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Aurrekaria:

Jorge de León Duque
Guatemalako Giza Eskubideen Ararteakoa

2017ko abuztuaren 20a -
Ondorengoa:

-