Rügen
Rügen (polonieraz: Rugia) Alemaniako Mecklenburg-Aurrepomerania estatu federalean dagoen uharte bat da. 926.4 km²-ko azalera eta 77.000 biztanle ditu. Berez, herrialde honetako uharterik handiena da.
Rügen | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Piekberg (en) |
Garaiera | 161,1 m |
Mota | Uhartedi eta uharte |
Luzera | 52 km |
Zabalera | 41 km |
Azalera | 926 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°27′N 13°24′E / 54.45°N 13.4°E |
Kokapena | Itsaso Baltikoa |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Mecklenburg-Aurrepomerania |
Rural district of Mecklenburg-Vorpommern | Aurrepomerania-Rügen |
Ur-gorputza | Arkona Basin (en) |
Geografia eta klima
aldatuItsaso Baltikoan kokatzen da, Hiddensee eta Ummanz uharteen alboan. 570 kilometro luzen den kostaldea dauka eta gizakiaren eragin handirik jasan ez duen eremua da.
Klima epela kontsideratzen bada ere negua nahiko hotza da (0 °C bataz beste) eta udak ere freskoak dira 16'3 °C-ko mediak markatzen direlarik. Ez da oso euritsua (520-560 mm) eta urtero 1800-1870 eguzki ordu ditu.
2007tik aurrera Rügeneko zubiak (Rügenbrücke) elkartzen du uhartea kontinentearekin, zehatzago esanda Stralsund hiriarekin.
Historia
aldatuK.a. 4.000 urteko populazioen aztarnak aurkitu dira irlan. Antzina Rugiarrak ezarri ziren uhartean, agian Eskandinaviatik etorritako leinua izan zitekeen. VII mendean Rani leinu eslaviarra iritsi zen eta bertakoekin nahastu zen. Charenza izeneko antzinako herrian bizi zen uharteko printzea baina botere erlijiosoa Rügen uharteko punturik iparralderenean ezarri zen, Svetovid tenplu gotortuan.
Daniarrek 1168an uhartea konkistatu zuten eta handik gutxira biztanleak kristautzen hasi ziren. Germaniarren asentamenduak sortzen hasi ziren eta 1325ean Pomeraniako Dukerriaren esku gelditu zen uhartea.
Hogeita Hamar Urteko Gerra bukatzean, 1648ko Westfaliako Bakeak suediarrei eman zien Pomerania osoa baina 1815ean, Napoleondar Gerrak amaitzean Prusiaren esku gelditu zen. XX mendearen hasieran berlindarren opor leku nagusia bilakatu zen eta gaur egun ere horrela dirau.
-
Nationalpark Jasmund
Ondasun nabarmenak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Rügengo webgune ofiziala (Alemanez)