Queer Ekintza[1] sexu askapenerako elkarte bat da, Bizkaian 2005ean, aurretik Gaztelesgay deituriko beste elkartetik jaioa.

Ideologia aldatu

Queer Ekintza queer teoriatan oinarritutako ideiak dituen elkartea da. Gizarteak dituen aurreiritzi eta hesiak apurtzen saiatzen da, sexu askatasuna helburu izanda. Partidu politikoetatik at mantentzen da, nahiz eta ideologia eta nortasun ezkertiar eta iraultzailea izan.

Ideologiaren aspektu batzuk goraipatzeagatik:

  • Sexualitate anitzak daudela aldarrikatzen dugu, gizonezko/emakumezko eta heterosexual/homosexual binoetatik aldeginez.
  • Genero edo sistema generistaren apurketarekin bat egiten dugu, inposatzen zaizkigun genero dikotomikoak (gizontasun edo emakumetasunak) opresore eta bakoitzak izateko zein sentitzeko mugapenak jartzen dituelako.
  • Askotan sortzen diren ghettoekin, sexualitate edo sexuak direla eta, bukatu beharra dagoela uste dugu, gizartean berdintasuna ez dutelako bultzatzen eta sistema kapitalistari besterik ez diolako mesede egiten.

Ekintzak aldatu

Queer Ekintzak egin dituen azkeneko ekintza batzuk:

  • ZEROaldizkarian elkarrizketa[2].
  • Sexu Hezkuntza eskoletan nola zebilen aztertzeko proiektua.
  • Sexu Hezkuntza bultzatzeko biltzarra[3].
  • Sexuaz Gozatu kanpaina[4].
  • Memoria Historikoa eta preso sozialei buruzko hitzaldia.

Elkarlana beste elkarteekin aldatu

  • Sexu Askapeneko Bloke Alternatiboarekin[5].
  • Emakume elkarteekin, gaztetxekoekin, etorkin taldeekin.
  • Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluan[6] hartzen du parte.
  • Sexu Askapenerako Sare Internazioalarekin (orain dela gutxi arte Homofobiaren Aurkako Sarea[7] zeritzona).

Erreferentziak aldatu

Ikusi baita aldatu

Kanpo estekak aldatu