Ireki menu nagusia
Lehen Qin Enperadorearen Mausoleoa1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Terracotta Army Pit 1 1.jpg

Mausoleoaren zati baten ikuspegi orokorra terrakotazko armadarekin

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, iv, vi
Erreferentzia 441
Kokalekua  Txina
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Izen ematea 1987 (XI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Qin Shi Huangen Mausoleoa, Txina bateratuko eta Qin dinastiako lehen enperadorea izan zen Qin Shi Huangen (K.a. 221etik K.a. 210 arte gobernatu zuena) hilobia, beste 400 hilobi inguru, eta berak propio eraikitzea agindu zuen terrakotazko armada dituen hil barruti erraldoia da.

KokapenaAldatu

Mausoleoa, Lí mendian dago, Txina ipar-mendebaldeko Shaanxi probintziako Linton barrutiko Xi'an hiritik 30 kilometro inguru ekialdera.

HistoriaAldatu

 
Qin Shi Huangen erretratua, txinatar estatu feudal independente ezberdinak, erresuma bakar batean batu zituena, horietatik azkena, K.a. 221ean konkistatu zuelarik.

Mausoleoa, ahaztua eta lurperatua egon zen. Enperadoreak, 38 urte inguru eman zituen mausoleoa eraikitzen. Honek, 2,3 kilometro karratuko azalera du, eta, inguruan sakabanatutako beste 181 hilobirekin batera, orotara, 60 kilometro karratuko hedadura hartzen du. 700.000 langilek parte hartu zuten honen eraikuntzan. Qin dinastiaren antzinako hiriburua izan zen Xianyang hiriaren hirigintza planaren arabera eraikia izan zen, hau ere, bi zatitan banatua: barnealdea, eta kanpoaldea piramide moztu formakoa, 350 metro oinarri eta 76 metro garai.

Enperadorearen hilobiaAldatu

Hil ganbera eta hilobia, oraindik ez dira ireki, eta mausoleoko lurrazpiko jauregiaren erdian daude.

Terrakotazko armadaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Terrakotazko armada»

Terrakotazko gerlariak (兵馬俑; pinyin: bīng mă yōng, "Soldadu eta zaldien irudiak") Lehen Qin Enperadorearen Mausoleoaren (秦始皇陵; pinyin: qín shĭ huáng líng) barnean, 1974ko martxoan aurkitu ziren, Txinako Shaanxi probintziako Xi'an hiritik gertu, ureztatzeko urez hornitzeko lan batzuk egiten ari zirenean. 1987tik, UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatua du.

Armada, tamaina errealeko terrakotazko 7000 zaldi eta soldaduren irudietan datza. Bere burua Txinako lehen enperadore izendatu zuen Qin dinastiako Qin Shi Huangekin batera lurperatuak izan ziren.

KontserbazioaAldatu

 
Terrakotazko gerlarien xehetasuna, xehetasun txikienez eginak izan zirenak, benetako armak zeramatzatenak eta soldadu bakoitzaren jatorria eta etnia nabari zitekeen
 
Gerlari talde bat, horietako batzuk, burua erauzita dutenak, mausoleoaren lubaki batean.

Gaur egun, mausoleoaren multzo erraldoiaren zati bat baino ez da aurkitu, eta aurkikuntza garrantzitsu ugari geratzen da lurpetik ateratzeke. Museoak: Qin Enperadorearen Terrakotazko Gerlari eta Zaldien Museoa.

Lizun mota ezberdinak nabaritu dira, enpresa espezializatuak kontratatzera behartu dutena, terrakotazko irudiak kalte ez daitezen saiatzeko.

Mausoleoa kultura herrikoianAldatu

Eleberriak:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qin Shi Huangen Mausoleoa