QWERTY teklatua

idazteko gehien erabiltzen den teklatua. Goiko lerroan, ezkerretik eskuinera QWERTYUIOP letrak daude kokatuta

QWERTY teklatua latindar alfabetoan idazteko estandar bihurtu den giltzadi edo teklatua da, haren goiko ezkerreko giltzekin osatutako letra-multzoari dagokiona. Hasieran, idazmakina mekanikoen garaietan, ingeniarien kezka nagusia giltzak azkar idaztean trabatuta ez geratzea izan zen. Askotan eta gutxitan erabiltzen ziren letrak tartekatu egiten ziren, maiz erabiliak elkarren ondoan ez geratzeko. Gero, idazmakina saltzaileek azkar idazteko erakustaldia errazteko[1][2], R letra goiko lerrora igo zuten.

Latham Sholes-en giltzadia, 1878ko QWERTY giltzadi bat AEB

QWERTY teklatua Euskal Herrian

aldatu
 
QWERTY teklatu espainiarra.
 
QWERTY teklatu frantsesa.
 
AZERTY teklatu bat; Frantzian ohikoena.

Euskal Herrian, XX. mendean eta XXI. mendean, idazmakina mekanikoekin eta ordenagailuekin, gehien erabili den teklatua QWERTY hau izan da. Euskaraz erabiltzen den letra bat, Ñ letra[3], baina, ez da teklatu frantsesarekin teklatu espainiarrarekin bezain erraz idazten.

Frantses, ingeles eta beste QWERTY teklatuetan Ñ letra eskura ez egoteak, lokalizazioak egiterakoan problemak ekarri ditu eta, noiz edo noiz, ortografia berriztatzeko proposamenak ere ekarri izan ditu. Zenbait iritzi plazaratu izan dira Ñ letra hori ordezkatzeko bizpahiru proposamenekin: n bustia idazteko, NN, NH, IN letra bikotearekin, digramarekin, idazteko proposamenak, esaterako[4].

Euskal Herriko iparraldean teklaturik ohikoena AZERTY klabierra da, frantsesez idazteko giltzadirik ohikoena Belgikan eta Frantzian.

Beste giltzadi batzuk

aldatu
 
Sholes & Glidden asmatzaileen idazmakina. E. Remington & Sons enpresaren hasierako ekoizpen bat

Latindar alfabetoan idazterakoan arrakasta handien izan duten giltzadiek QWERTY teklatua baino askoz gutxiago erabili izan dira:



Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «The Origin Of QWERTY» Hackaday 2016-03-15 (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  2. (Ingelesez) Gould, Stephen Jay. “The Panda’s Thumb of Techhnology”. (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  3. «ñ letra (eñe) - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  4. «Ñ zaharkitua | Babazorro» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu