QV55 hilobia, Erreginen Harana izeneko haranean dago, Tebaseko nekropoli ospetsuan. XX. dinastian eraikia izan zen, Ramses III.a erregearen semea zen Amenhirjopshefentzat, Erregearen Seme, Oinordeko Printze, errege eskriba, gurdi komandante, User-Maat-Raren plazako gurdiko komandantea, Merit-Amon eta gurdi nagusiaren komandantea tituluak zituena. 15 urte zituela hil zen. Printzea, ez zen toki honetan lurperatua izan.

QV55
Kokapena
Koordenatuak25°43′36″N 32°35′33″E / 25.726774°N 32.592445°E / 25.726774; 32.592445
Map

Deskribapena

aldatu

Hilobia, 1904an aurkitu eta ikertu zuen Ernesto Schiaparellik gidatutako espedizio batek, Turingo Egiptoar Museoko zuzendaria zena.

Sarreraren ondoren, aurreganbera batera daroan korridore bat dago, eskumatara, erantsitako gela batetarako sarrera den ate bat eta atzean beste batekin, hil ganberara daroana, bi gela erantsi dituena: eskumako horman eta atzekoan.

QV44an bezala, hormetan, xehetasun handiko margoak daude, non, Ramses III.a bere semearen ondoan dagoen, hau ume bezala irudikatua, jainko ezberdinak aurkezteko. Hil gelan, Hilen Liburuko atalen batzuk idatziak daude.

QV55ean, granito arrosazko sarkofago bat aurkitu zen, amaitu gabea, baita bendetan bildutako umeki bat zuen kutxa txiki bat ere, ziuraski, Ramsesen beste seme-alaba bat zena. Usteen arabera, Amenhirjopshefen hilda jaiotako anaia biki bat izan zitekeen.

Bibliografia

aldatu
  • Siliotti, Alberto El Valle de los Reyes: Y los templos y necrópolis de Tebas 1997 ISBN 84-270-2200-X Martínez Roca
  • Dodson, Aidan y Hilton, Dyan Las familias reales del antiguo Egipto 2005 ISBN 84-96052-51-6 Oberon

Kanpo estekak

aldatu