Q-Max ontzi mota bat da, zehazki, gas natural likidotua (ingelesez LNG) garraiatzen duen ontzi mota. Q-Max izeneko "Q" hizkia Qatar herrialdearen lehen hizkitik eratorri da, eta "Max" aurrizkia, gasontzien edukierari deritzo, izan ere, inoiz eraikitako gasontzirik handienak dira[1].

Eraikitako lehen Q-Max ontzia "Mozah", Bilboko portuan 2009ko urtarrilaren 11n.

Ontziak Qatar Gas Transport Company (Nakilat) delako enpresak kudeatu eta eraikitzea agindu du, eta Qatargas eta Rasgas LNG [2].

Ezaugarri teknikoak aldatu

Q-Max motako gasontziek 345 metroko luzera, 53,8 metroko zabalera eta 34,7 metroko altuera dute. Guztira, 266.000 metro kubiko gas garraia dezakete, ohiko LNG ontzien edukieraren laukoitza. Gasontziaren motorrak, abiadura moteleko turbinez osaturik daude. Q-Max motako ontziek bergasifikaziorako azpiegitura dute, sor daitekeen irakitze gasa maneiatu ahal izateko. Q-Max ontziek LNG gasontzien energia beharren %40 gutxiago izatea aurrikusten da.

Q-Max motako gasontziak honakoak dira:

  • Al Ghuwairiya
  • Al Samriya
  • Bu Samra
  • Lijmiliya
  • Mozah
  • Umm Slal

Ontziola eraikitzaileak aldatu

Lehen Q-Max gasontzien eskaera 2005ean egin ziren, eraikuntzan Samsung Heavy Industries eta Daewoo Shipbuilding & Marine Engineering Company enpresa korearrek hartu dute parte. Ontzien barneko bergasifikazio azpiegitura, Hamworthy enpresak eraiki zuen, eta DNV erakundeak onartu eta ziurtaturikoa da[3].

Q-max motako lehen ontzia 2007ko azaroan eraman zuten ontziolako dike lehorrera, ontziaren izen ematea 2008ko uztailaren 11ean burutu zen, Samsung Heavy Industries ontziolak Hego Koreako Geoje uhartean duen kaian. Lehen ontziari "Mozah" izena jarri zitzaion, Qatarko Sheikha Mozah Nasser al-Misnad maiestatearen ohorez.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu