Puten martxa

Puen martxak (ingelesez: SlutWalk) mundu osoan emakumeen eskubideen defentsan eta emakumeen biolentziaren aurkako egiten ekintza erreibindikatiboak dira. Lehen aldiz Toronton, Kanadan 2011an antolatu zen.

Puten martxa
Toronto-Slutwalk.jpg
Datuak
MotaProtesta
HerrialdeaKanada
Osatuta
webgune ofiziala
"I love sluts" edo "Prostitutak atsegin ditut".
Puten martxa New Yorken.
Kiton, 20153an.

JatorriaAldatu

Lehen aldiz Toronton, Kanadan 2011ko apirilaren 11n antolatu zen, hirian ematen ari ziren emakumeen aurkako bortxaketen eta erasoen harira. Kasu gehienetan erasoen ardura emakumeen gainean jartzen zen, haien probokazioen erantzuna izango balira. Lindsay Herrioten esanetan, 2010eko urriatik azaro arte horrelako erasoak bereziki ugariak izan ziren. [1] Tentsioa Michael Sanguinetti-ren, Kanadako polizia baten esanekin areagotu zen; haren iritziz, Osgoode Hall Law School-en egin zen seguritate inguruko hitzaldi batean, emakumeek, gizonezkoen biolentzia sahiesteko, ez zuten probokatu behar eta horretarako beharrezkoa zen puten gisa ez janztea.[2] Hortik sortu zen Prostituten martxaren izenburua.

Martxa arrakasta handia izan zuen eta berehala beste estatuetan antzekoak antolatu ziren: Israel Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Australia, India, Mexiko, Argentina, Kolonbia, Costa Rica, Peru, Ecuador, Honduras eta Uruguai.[3] Europan ere egin dira horrelako ekintzak, esaterako Frantzian eta Herbehereetan.

Martxen ezaugarri bat janzkera probokatzaileak eramatea da, lema nagusi honekin: "guri ez esan nola portatu behar garen, haiei esan, ordea, gu ez bortxatzeko".[4]

HelburuakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Slut-shaming»

Martxa hauen helburu nagusia genero-indarkeria salatzea da eta, horrekin batera, biktima erruduna bihurtzen duen kultura matxista: bortxatzaileari akusatu beharrean biktima da gizartearen kritikak jasotzen dituena, bi aldiz biktima bihurtuz.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu