Purón

Euskal Herriko ibaia
Puron ibaia» orritik birbideratua)

Purón[1] Arabako mendebaldeko ibaia da. Lahozko mendietan jaio eta Ebro ibaian amaitzen da.

Purón
Motaibai
Geografia
Map
Koordenatuak42°54′09″N 3°15′32″W / 42.902437°N 3.258752°W / 42.902437; -3.258752
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
Bokalea
()
Ebro

Purónek Valderejoko natura parkea iparretik hegorantz zeharkatzen du, beherago Ebrorekin bat eginez, eta tartean milioika urtetan zehar ebaki duen haizpitarte zoragarria eskainiz. Batez ere udaberrian, ibaiak sekulako indarra hartzen du, eta bere bidean ur-jauzi eta ur-laster ikusgarriak sortzen ditu, ikuskizun ederra benetan. Haizpitartera hurbiltzeko, Lalastrako parketxearen aurrean dagoen bidegurutzean Purón bidea hartu behar da. Honek bailaran barneratuko gaitu, oso laster Vallegrull mendigunearen horma-ilara zurixka eta izugarria aurrean agertuko zaigula. Bere azpian, Villamardones herri abandonatua.[2]

Basoan sartuz, bidegurutze batean eskuin-beherantz jo eta laster erreka topatuko eta zeharkatuko dugu. Gutxira, gure eskuinaldean Ribera herriaren hondakinak ageriko zaizkigu. Bere aurreko atsedenleku-zelai zabala zeharkatu eta jada haizpitarte zoragarrian barrena sartuko gara, ur-jauzi eta behatoki izugarriak bata bestearen atzetik agertuko zaizkigularik.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. a b «Puron ibaia» Argia 2000-11-5 CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak aldatu