Punttalakurloa fikziozko aldizkaria da, J. K. Rowlingen Harry Potterren liburu-sailean. Ingelesezko originalean The Quibbler deritzo, euskaraz izena Iñaki Mendiguren itzultzaileak eman zion, zehaztapenetan zorrotzegi eta kakapirri jokatzen duen pertsona adierazten duen hitza da.[1]

Punttalakurloa
Datuak
Motanewspaper or magazine in Harry Potter universe (en) Itzuli

Ezaugarriak

aldatu

Aldizkariaren zuzendaria Xenophilius Lovegood da, Luna Lovegooden aita. Bere edukia konspirazio teoriak eta kriptozoologia dira.[2] Punttalakurloan argitaratu denez, Cornelius Fudge magia ministroak Misterioen Departamentua erabiltzen du pozoi izugarriak garatzeko, ustez berarekin ados ez dauden pertsonei jaten ematen diena. Piztia ugari aipatzen dira aldizkarian halaber, ustez irudimenezkoak, baina aldi berean aldizkariko zuzendaria, Lovegood, aztien munduko elezaharretan ondo jantzitako aditu bezala ere agertzen da, bera delarik sortako azken liburuan (Harry Potter eta Herioaren erlikiak) esaten diena Harry Potter eta bere lagunei zer diren herioaren erlikiak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Goñi, Maite. (2011-02-14). punttalakurlo | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  2. (Ingelesez) «The Quibbler» Harry Potter Wiki (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Kanpo estekak

aldatu