Puente Mayorga Cádizko San Roque herriko auzo bat da, Algecirasko badiako ertzetan kokatzen dena. Historian, arrantzaleen herrixka moduan sortu bazen ere, egun eremu industrial baten inguruetan kokatzen da, zentral elektriko eta petrolio birfindegi baten ondoan. Industrialde honek sortutako kutsadurak ingurumen eta osasun arazo larriak sortu izan ditu [1]. 2009ko datuen arabera, 2.071 biztanle zituen.

Puente Mayorga auzoko hondartzatik Gibraltar eta Algecirasko badiako ikuspegi bikainak daude.

Historia aldatu

Antzinako erromatarren arrastoak (labeak, kaia, hilobiak) aurkitu dira herrian, auzotik gertu, Guadarranque auzoan hain zuzen, kokatzen den Carteia hiri zaharrarekin lotuak. Puente Mayorga izena 1540 urtean turkiarrak auzoan lehorreratu eta ardo-zahagi ugari lehertu eta inguruetan zeuden txerriak akabatu zituztenean agertzen da. Auzoa zeharkatzen duen Arroyo de los Gallegos errekako gaineko zubia XVIII. mendekoa da. San Hiszio santuaren izena daraman parrokia dago.

Jaiak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu