Pseudoomphalina compressipes

Pseudoomphalina compressipes Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Pseudoomphalina compressipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaPseudoomphalina
Espeziea Pseudoomphalina compressipes
Singer, 1962

Sinonimoak: Omphalina graveolens, Clitocybula compressipes, Armillariella compressipes, Clitocybe compressipes.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila eta gero deprimitua, arre-arrosa kolorekoa, ertza leuna, pixka bat inkurbatua, horixka, batzuetan izurtua.

Orriak: Krema kolorekoak okertuak eta zabal samar.

Hanka: 4 cm arteko garaierakoa eta 0,4 cm arteko lodierakoa, sarritan ildoekin, ia kapelaren kolorekoa.

Haragia: Zurbila, irin usain sendoarekin.[2]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Pseudoomphalina kalchbrenneri delakoarekin nahas daiteke, mikroskopio bidez bakarrik bereiz daitezke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udatik udazkenera. Zelaietan, basoen ertzetan. Oso urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 130 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Pseudoomphalina compressipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu