Profezia, orokorrean, etorkizunari buruzko iragarpenezko baieztapen bat da, naturaz gaindiko ahalmen baten bitartez. Badago diferentzia bat profezia eta iragarpenaren artean: iragarpena, prozesu logiko baten araberako teoria bat indartzeko erabiltzen den baieztapen bat da; profezia, berriz, aurresandako emaitzaren aurreikuspenean arrazonamenduarekin lotuta ez dagoen bitartean, eta inspirazioak jatorri jainkotiarra du.

Nostradamusen erretratua

Erlijio monoteista handiek (Kristautasuna, Judaismoa eta Islama)k garrantzi handia ematen diete profeziei, Jainkoaren esanen adierazgarri bezala (baina profezia baten zentzu zuzena, postura hauen arabera profetei, mezulari gisa emandakoa da). Egundaino, honen aldeko ebidentzia zientifikorik egon ez arren, erlijio hauen jarraitzaileek, euren liburu sakratuetako profezia zehatzak bete direla baieztatzen dute. Nahasketa hau, euren idazteunak benetan direna baino askoz zaharragoak diren sinesmenetik dator, eta, beraz, gertaerak kontatu zituztela, gertatu baino askoz lehenago. Kristauen kasuan, jarraitzaile askok, Pentateukoa, Moisesek K.a. XIII. mendean idatzi zuela sinesten dute, edo agian lehenago, akademiko gehienak, Pentateukoaren zatirik garrantzitsuena Josiasek, juduen Babiloniako erbestean idatzia izan zela K.a. 587. urtean hasia, ados daude, eta erbesteratutako intelektual hebraiarrek.

Beste profeta mota batzuk, pertsonaia hauek parapsikologia eta igarmenaren barnean sartzen diren arren, Nostradamusek bere Centurias izeneko liburuan bezala, ustez, etorkizunean gertatu beharreko gertaeren adierazpenak utzi zituzten. Eszeptizismoaren jarraitzaileen arabera, hain ahulak dira, ze, gertatzen den edozein gertaerarekin erlazionatu daitezkeela. Gauza bera gertatzen da profezia tradizional batzuekin erlijio monoteista handietan, San Malakiasen "Aita Santuen Profezia" bezala. Apokalipsiari buruzko profeziek, gai nagusi bezala, munduaren amaiera edo Armagedona dute.

Profezien amankomuneko ezaugarria, mantentzen direnak, hala adieraziak izan direla, gertaerak gertatu ondoren da. Adibidez, Jesusek Jerusalengo Tenplua deuseztua izango zela profetizatu zuen ("Batzuek, Jesusi, tenpluari oparitutako tenpluaren apaingarri aberatsak eta harri ederrak nabarmentzen zizkioten. Jesusek zera esan zuen: "Helduko da zuek hemen miresten duzuen guztia, harria harriaren gainean geratuko ez den garaia. Guztia deuseztua izango da" Lc 21, 5-6) eta halaxe gertatu zen 70. urtean. Vespasiano erromatar enperadorearen erregealdian, Jerusalengo Tenplua erabat deuseztua geratu zen. Hala ere, badago profezia erabat bete ez den sinesten ez duenik ere, Erosten harresia oraindik, harria harriaren gainean geratzen baita.

Ustezko profezia batzuk, hiri kondaira baino ez dira, 2001eko irailaren 11n gertaturiko gertaerei dagokien elezaharra bezala. Interneten zehar ibili zen, Dorre Bikien aurkako erasoa gertatu eta gero.

Kanpo estekak

aldatu