Prise Papiroa Prisse, 1856an Tebas (Egipto)n aurkitutako eskuizkribua ezaguntzen diren arteko munduko zaharrenetariko bat da. Aurkinkuntzaren arduraduna Émile Prisse d'Avennes ikerlaria izan zen. Datazio aldetik Kristo aurreko 1900 urtekoa izan daiteke. Gaur egun Frantziako Liburutegi Nazionalean dago gordeta.

Prisse papiroa.

Antzinako Egiptoko liburu honek moralari buruzko bi tratatu jasotzen ditu:

  • Lehendabizikoak, osatu gabe, bertutearen praktikaren gaineko aholkuak eta moralaren inguruko esakunak jaso zituen. Bertan, Kagemniren aginduen azkeneko bi orrialdeak jaso ziren. Kagemni faraoien Tyaty zen, hau da, faraoi ondoren lehenengo magistratua.
  • Bigarrena Ptahhotepen esakunak biltzen zituen. Ptahhotep Dyedkara Isesi faraoiaren Tyaty zen, hori V. dinastiaren azkenaurreko faraoia izanik. [1]

Ziur aski biak ala biak V. dinastiaren testuak dira.


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu