- Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Prespa».
Prespa[1] hego-ekialdeko Europako bi aintzirak dira, Albania, Grezia eta Ipar Mazedonia artean daudenak. Guztira 259 km²-ko azalera dute, horietatik 176,3 km² Mazedonian, 46,3 km² Albanian eta 36,4 km² Grezian daudenak. Prespa Handia[1] (albanieraz: Liqeni i Prespës; grezieraz: Μεγάλη Πρέσπα, Limni Megáli Préspa; mazedonieraz: Преспанско Езеро, Prespansko Ezero) Albania, Grezia eta Mazedonia artean dago. Prespa Txikia[1] (grezieraz: Μικρή Πρέσπα, Mikri Prespa; albanieraz: Prespa e Vogël), berriz, Grezia eta Albania artean partekatzen dute.