Poyang (txineraz: 鄱阳湖; pinyineraz: Póyáng Hú), Txinako Herri Errepublikako Jiangxi probintzian dagoen aintzira bat da. 3.585 kilometro koadro dituelarik, Txinako aintzira handiena da.

EzaugarriakAldatu

Aintziraren batez-besteko sakonera 8 metro da, eta milaka hegazti migralariren bizitokia da. Gan eta Xiu ibaiek hornitzen dute aintzira, eta ibai horiek Ibai Urdinarekin loturik daude ubide baten bidez.

Negualdian, aintziran Siberiatik hegoalderantz datozen milaka hegaztiren bizitoki bihurtzen da. Aintziraren azalera aldatu egiten da urtarotik urtarora, uda garaiko montzoian aintzira 4.400 km² izatera hel daiteke, eta neguko garai lehorrean 1.000 km² baino ez.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.