Potret obala
Potret obala (The Oval Portrait, ingelesez) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1842an Graham's Magazine aldizkarian argitaratu zen.
Erretratu obala | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Edgar Allan Poe (1842) |
Argitaratze-data | 1842 |
Jatorrizko izenburua | The Oval Portrait |
Hizkuntza | ingelesa |
Herrialdea | AEB |
Euskaraz | |
Izenburua | Erretratu obala |
Itzultzailea | Koro Navarro |
Argitaratze-data | 2000 |
Bilduma | Kontakizunak liburua Literatura Unibertsala |
2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuan Erretratu obala izenburupean argitaratu zuen.
Argumentua
aldatuIpuinak gizon zauritu baten istorioa azaltzen du. Bere zerbitzariarekin gaua pasatu zuen gaztelu utzi berri batean. Gaztelua tapizez eta margolanez beteta zegoen. Gizona oheratu zen eta burkoaren azpian liburu bat aurkitu zuen, gazteluko margolanei buruzkoa. Argimutila lekuz aldatzean, neska gazte eta eder baten potret obal bat ikusi zuen eta horri buruzko istorioa irakurtzen hasi zen liburuan.
Neska hori margolari batekin maitemindu eta ezkondu zen. Senarra zorrotza eta Artearekin jada ezkondua zen; neskak Artea baino gorroto ez zuen, hura baitzuen arerioa. Senarrak emaztearen potreta egiteko desioa izan zuen; emazteak, nahiz eta nahi ez, esanekoa zenez, onartu zuen. Asteak eta asteak eman zituen gela ilun batean eta, ondorioz, ahultzen eta osasuna galtzen hasi zen. Senarra ez zen konturatu, potretari bakarrik begiratzen ziolako. Potreta amaitzean emaztea hila zela ikusi zuen.