Possunt quia posse videntur

Possunt quia posse videntur latinezko esamoldea da, hitzez hitz, “Ahal dute, ahal dutela uste dutelako”.

Jatorria aldatu

Jatorria Virgilioren Eneidan (V, 231)[1] du esamoldeak. Batzuek mitologia grekoarekin lotzen dute esaldi hau. Argonautek beren itsasontziko brankako irudian grabatua omen zuten.

Esanahia aldatu

Helburu bat lortzeko borondatea jartzen badugu, lortu ahal izango dugula adierazteko erabiltzen den esamoldea da. Esaera honek xede bat erdiesteko borondatearen, autoestimuaren, ahaleginaren eta jarraikitasunaren garrantzia azpimarratzen du.

Erreferentziak aldatu

  1. «P. VERGILI MARONIS AENEIDOS LIBER QVINTVS» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-26).