Popotxo Aiestaran
Pedro Aiestaran "Popotxo" (Donostia, 1951eko urtarrilaren 18a - Donostia, 2020ko urriaren 3a) donostiar aktore eta plazagizona, Orquesta Mondragón taldearen partaidea. Donostiako pertsonaia ezaguna zen, batzuen iritziz, Buster Keaton donostiarra zeren eta bere aktuazioetan normalean hitz egiten ez baitzuen.
Popotxo Aiestaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1951ko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2020ko urriaren 3a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | umorista eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | La Orquesta Mondragón |
Biografia
aldatuOrquesta Mondragoneko mutua gisa ezaguna, Javier Gurrutxagarekin batera oso ezaguna egin zen 1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980ko hamarkadan, Orquesta Mondragon rock-and-roll taldean egin zuen lanarengatik. 1982tik aurrera zineman ere aritu zen: "Orquesta Mondragon, oso abesti bereziak idatzi eta jotzeaz gain, abesti horiek nolabait antzeztu egiten zituzten agertokian, eta Popotxo zen beti ikuskizun horietako burua: oilo mozorro batekin edo pailazoz jantzita atera zitekeen agertokira abesti batean, eta hurrengoan emakumezko panpin puzgarri batekin".[1] 2020an bere etxean hilda agertu zen bihotzekoak emanda; 69 urte zituen.
Filmografia
aldatu- Bésame tonta, (1982) Fernando González de Canales zuzendaria.[2]
- El pez (1985), Santiago Aguilar eta Luis Guridi La Cuadrilla zuzendariak.
- Justino, un asesino de la tercera edad (1994), Santiago Aguilar eta Luis Guridi La Cuadrilla zuzendariak.
- Matías, juez de línea (1996), Santiago Aguilar eta Luis Guridi La Cuadrilla zuzendariak.
- Atilano presidente (1998), Santiago Aguilar eta Luis Guridi La Cuadrilla zuzendariak.