Pomona

erromatar izaki mitologikoa

Pomona fruituen jainkosa italiar-erromatarra, batez ere zuhaitzen laborantzan hazitakoak (sagarrak, etab.) Haren flamena garrantzi gutxienekoa zen denen artean,[1] itxuraz bere jarduera-eremua arrantzi txikikoa zelako edo. Leku sakratua zuen, Pomonal izenez ezaguna, Erromatik 20 Km.tara zegoena, Ostiensis bidean.[2]

Pomona
Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Vertumnus (en) Itzuli eta Picus (en) Itzuli

Pomona ez da jainkosa nagusietakoa, eta ikerle batzuek "ninfa" edo "hamadriade" bat dela esaten dute.[3]

Vertumnus eta Pomona aldatu

Ovidiok bere Metamorfosiak idazlanean, Vertumno eta Pomona arteko sedukziozko istorioa kontatu zuen.

Gai hori, hainbat eskultura, koadro eta tapizetan irudikatu da, besteak beste Peter Paaul Rubensen "Vertumno eta Pomona" izeneko taula, Prado Museoan gordetzen dena,[4], artista beraren mihisea edo izan bereko Francesco Melziren mihisea, edota Luca Giordanorenfresko batean. Camille Cludelek eta ere eskultura bat egin zuen gai honekin. Parke eta lorategietan Ponomaren irudiak jarri izan dira sarritan.

Erreferentziak aldatu

  1. minimus, Festus Gloss. Lat. 272–3
  2. (Ingelesez) Pomona | Oxford Classical Dictionary. Oxford University Press.
  3. (Ingelesez) Gentilcore, Roxanne Published By: Classical Association of Canada. (1995). «The Landscape of Desire: The Tale of Pomona and Vertumnus in Ovid's "Metamorphoses"» Phoenix 49,2. zk. (Uda, 1995): 110-120..
  4. «Vertumno y Pomona - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak aldatu