Pol-Pol Mendi Elkartea

Bergarako mendizale elkartea

Pol-Pol Mendi Elkartea (ofizialki, Pol-Pol Mendizale Elkartea [1]) 1942. urtean Bergaran sortutako mendizale taldea da. Elkarteak Karakate-Irimo mendilerroan Kexeta-Goiegia mendiaren oinetan dagoen Pol-Pol (771m) muinotik hartzen du izena. [2]

Pol-Pol Mendi Elkartea
Datuak
Motairabazi asmorik gabeko elkartea
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
Legezko formairabazi asmorik gabeko elkartea
Historia
Sorrera1942
webgune ofiziala

Sei kirol atalek osatzen dute elkartea: gazteak, beteranoak, Mendia Bizirik sentsibilizazio eta biodibertsitatea sustatzeko saila, Hanka Luze trail taldea, eskalada eta mushing.

Gaur egun federatzeko aukera, antolatutako mendi irteeretan lehentasuna, rokodromoa erabiltzeko baimena, instalazioak doan alokatzeko baimena edo mendi argazki lehiaketan parte hartzeko aukera eskaintzen dute. [3]

Historia aldatu

36ko gerraren ostean langile batailoietatik, kartzeletatik edo soldaduskatik herrira bueltatu ziren gazteek aurkitu zuten hutsunerako betegarri izan zen mendizaletasuna. Lagun-taldeak igandetan mendira joaten hasi ziren eta beste herrietako lagunekin ere zaletasun hura partekatu zuten, Eibarko Club Deportivorekin, esaterako. Bergarako lagun-talde haiek bateratu eta elkarte bat sortu zuten, elkartea eratu eta legeztatzeko tramiteak hasteko erabakia hartu zuten zazpi lagunek, 1941. urtea zen. Luis Bikuña, Angel Jauregi, Periko Marko, Ignacio Muruamendiaraz, Alberto Osinaga, Antonio Raizabal bergararrak eta Manolo Zubia eibartarra atzetik 30-40 lagunen babesa izan zutelarik. [4]

Ereserkia aldatu

Miguel Gonzalez Bastidaren musikarekin eta Inazio Eizmendiren “Basarri” hitzekin elkartearen ereserkia oso ezaguna da Bergaran: [5]

«

Gazte maiteok goazen goitara
galdu gabetan denborik,
beti alai ta beti irripartsu
inon hartu gabe lorik,
gogo bizia daukanarentzat
ez da paltatzen girorik,
gorputzarentzat ez dago ezer
mendia bezelakorik.

Zuen txistu-kantu ederrez
piztu itzazue bazterrak,
mendian jaio zirala pentsa
aurreko guraso zaharrak,
galdezka hasiko baldin balira
artzai ta baserritarrak
bildur gabe esan: “Jaunak, gu gera
Bergarako POL-POLdarrak!”.

»

Erreferentziak aldatu

  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-03-11). «POL-POL MENDIZALE TALDEA» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  2. «POL POL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  3. Bazkide egin zaitez | Pol-Pol Mendi Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  4. Historia | Pol-Pol Mendi Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).
  5. Ereserkia | Pol-Pol Mendi Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).

Kanpo estekak aldatu