Karta ingeles

Karta-sorta ingeles» orritik birbideratua)

Karta ingelesa karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. Lau sailetan banatutako 52 kartez osatua dago. Maiz bi komodin gehitzen dira, denera 54 karta osatuz.

Karta ingelesak.

Karta frantsesean oinarritua dago, eta mundu osoan hedatuen dagoen karta-sorta da. Bridge, canasta eta pokerrean jokatzeko erabiltzen da.

EzaugarriakAldatu

Karta ingelesa lau sailetan[1] banatua dago (ingelesez: suit), bi gorri eta bi beltz:

  • Pikak ,
  • Bihotzak ,
  • Diamanteak ,
  • Hirustak

Multzo bakoitza 13 kartez osatua dago, horietatik 9 zenbakidunak dira eta lau hizkidunak. Txikitik handirako mailan ordenatuak daude, honelaxe: A, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, J, Q eta K. Hizkidun kartak figurak dira, ingelesez jack, queen (erregina), king (erregea) eta ace (batekoa). Komodinek ingelesez joker izena jasotzen dute.

Erabilera Euskal HerrianAldatu

Ipar Euskal Herrian karta frantsesa bezainbeste erabiltzen da karta ingeles hau, ez baitago desberdintasunik haien artean ez bada batekoek (A edo 1) eta figurek duten hizki adierazgarrian ( J, Q eta K; edo V, D eta R).

Izendatzeko orduan, zenbakidunak izendatzen dira, zenbakia, -ko atzizkia eta saila esanez (hala nola bederatziko pika)[1]. Figurentzat, erregea, anderea eta xangoa (honen aldaerekin: xota, jota, txanka...); sail batekin elkartuz gero, honela: xango pika[2], andere pika[3] eta errege pika.

Batekoa esateko beste modu bat ere bada: astoa. Hala nola, bateko pika edo asto pika[4].

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Pika. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  2. «pique | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  3. «H.C. Andersen - Hemeretzi ipuin» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  4. «Asto - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu