Pokémon: Pikachu detektibea
Pokemon Pikachu detektibea (jatorriz ingelesez Pokémon: Detective Pikachu) 2019ko Rob Letterman estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko eta misteriozko film bat da. Pokémon saileko 2016ko Detective Pikachu bideo-jokoan oinarritzen da. Antzesle nagusiak Ryan Reynolds, Justice Smith, Kathryn Newton, Suki Waterhouse, Omar Chaparro, Chris Geere, Ken Watanabe eta Bill Nighy izan ziren.
Pokémon: Pikachu detektibea | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Pokémon: Detective Pikachu |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Japonia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | animazio filma aktoreekina, misteriozko zinema, fantasiazko filma, abenturazko filma, zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma, teen film (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Iraupena | 104 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Pokémon (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Detective Pikachu (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Londres eta Denver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Rob Letterman (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Dan Hernandez (en) ![]() Benji Samit (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mary Parent (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Legendary Pictures (en) ![]() The Pokémon Company Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Mark Sanger (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Nigel Phelps (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Henry Jackman |
Argazki-zuzendaria | John Mathieson |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Space Power (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
warnerbros.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
aldatuIstorioa hasten da Harry Goodman detektibea desagertzen denean. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarriaargitara emango dute.[1]
Aktoreak
aldatu- Ryan Reynolds: Pikachu detektibea (giza-ahotsa, jatorrizko bikoizketan)
- Ikue Ōtani: Pikachu detektibea (Pokémon ahotsa)
- Justice Smith: Tim Goodman
- Max Fincham: Tim gaztea
- Paul Kitson: Harry Goodman
- Kathryn Newton: Lucy Stevens
- Omar Chaparro: Sebastian
- Chris Geere: Lucyren buruzagia
- Ken Watanabe: Yoshida detektibea
- Rita Ora: zientzalaria
- Paul Kitson: Harry Goodman
- Karan Soni: Jack
Erreferentzia
aldatuKanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)